Joan edukira

    Euskadi uraren digitalizazioa lantzen ari da IWA DIGITAL WATER SUMMIT goi-bileran

    Argitalpen-data: 

    Sailburua eta URAko zuzendari nagusia beste partehartzaileekin water summit-en sarreran
    • Tapia: "Azken 20 urteetan kontsumoa % 20 murriztu dugu, ura modu eraginkorragoan erabiliz"

    Azaroaren 14tik 16ra bitartean Bilboko Euskaduna Jauregian IWA Digital Water Summit-en bigarren edizioa ospatuko da, uraren sektore globalerako digitalizazioaren erreferentziazko gailurra, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak (BBUP) antolatua. Uraren teknologia-hornitzaileak eta ur-enpresak dira edizio honetan enpresetan eta industrian zentratuko den agendari forma emango dioten parte-hartzaile nagusiak.

    Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Marie Whaley IWAko presidenteorde seniorrarekin bildu da. Topaketan nabarmendu dutenez, Euskadiko hiriko ura kudeatzen duten erakundeek urte asko daramatzate kudeaketa arrazionalean eta uraren erabilera eraginkorrean lanean, Euskadiko ur-kontsumo osoaren ¾a baita. Tapiaren arabera, "horri esker, hiriko uraren eskaria nabarmen murriztu da, %23 azken 20 urteetan". Sailburuak eskatu du digitalizazioa funtsezkoa dela gurea bezalako lurralde industrial batek etorkizuneko erronka hidraulikoei berme osoz aurre egin ahal izateko.

    Irekiera instituzionalean parte hartu dute Aitor Aldasorok, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak; Antonio Aizek, URAko zuzendari nagusiak; eta Adolfo Uriartek, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariak.

    Uriartek irekiera hitzaldian adierazi duenez, "Urtebetean 300 Hm3 inguru kontsumitzen dira Euskadin. Baliabide/eskari erlazio oso ona dugu, baita klima-aldaketaren etorkizuneko ondorioen testuinguruan ere... eskura ditugun baliabideen % 6 kontsumitzen dugu". Euskadiko hornidura-sistema handiek biztanleriaren % 97rentzat dute hornidura-bermea, eta Euskadiko biztanleriaren % 3rentzat baino ez dituzte eskasia-arazoak. Horretarako proiektuak eta konponbideak planifikatzen ari dira. Nabarmendu duenez, Euskadin uraren horniduraren kudeaketa % 100 publikoa da, tokiko erakundeen bidez, zuzenean udalen edo partzuergoen bidez.

    Azken belaunaldiko teknologia digitalek sistema hidrikoak eraldatzeko ahalmen mugagabea eskaintzen dute, Uriarteren arabera "erresiliente eta berritzaileagoak izaten lagunduko digu". Datu horiek behar bezala ustiatzeko eta erabiltzeko gai bagara, baliabide hidrikoak handitu, bizi-zikloak handitu, finantza-segurtasuna hobetu edo ingurumen-inpaktuak murriztu ahal izango dira, besteak beste.