Joan edukira

URA Gordexolako Udalarekin bildu da Gordexolako La Calzada auzoko Zubiete zubiaren egokitzapen hidraulikoa azaltzeko

Argitalpen-data: 

URAko zuzendari nagusi Antonio Aiz eta Gordexolako alkate Angela Eguia Gordexolako jarduerak aztertu dituzte
  • Proiektua idazteko lizitazioa egin da: 138.545,00 €, BEZa barne.
  • URAk ingurunea hidraulikoki egokitzeko egingo duen jardueraren ezaugarriak azaldu nahi izan dira eta bi administrazioen arteko koordinazioa sustatu

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendaria Gordexolako alkatearekin bildu da gaur, La Calzada auzoko Zubieteko zubiaren egokitzapen hidraulikoaren aurreikuspenak aztertzeko. Zubiete zubia hidraulikoki egokitzeko obra-proiektua idazteko lizitazioa egin da, eta bileraren helburua izan da etorkizuneko jarduketaren eraginak murrizteko kontuan hartu beharreko alderdiak ezagutzea eta jarduketa hasi aurretik egin beharreko lanak koordinatzea.

URAk Udalari adierazi dio ahal bezain laster sustatu nahi duela lan hori, eta azpimarratu du komenigarria dela bi erakundeak estu koordinatzea jarduera horri behar bezala ekiteko.

Jarduketa horien bidez, Herrerias ibaiaren kalteak murriztu nahi dira aipatutako zubiaren inguruetan, ahalik eta errepikatze-denbora luzeena duten ur-goraldietarako, betiere ohiko uraldietarako babesa bermatuz.

Horretarako, egituran bertan, ertzetan eta ingurunean jardutea proposatzen da. Helburua da soluzio onuragarrienak sartzea ezarritako helburu hidraulikoa betetzeko, eta, horrela, inguruan uholde-arriskua murriztea.

Egungo egiturak 2 bao eta 18 metro inguruko argia ditu, ezkerraldean dagoen eraikinaren muturraren eta eskuinaldeko bidearen ondoan dagoen estribuaren artean neurtuta