Joan edukira

URAk eta Soraluzek bilera egin dute Gabolatseko zubia ordezkatzeko proiektua aztertzeko

Argitalpen-data: 

URAko zuzendaria eta Soraluzeko alkatea lanen eremura bisitan
  • Egungo zubiaren ordez, ibilguan haberik gabeko zubi bat jarrita, uholde-arriskua hobetuko da inguruan 

Antonio Aiz, URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, eta Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatea, udaletxean bildu dira gaur, Soraluzeko Gabolats zubia ordezkatzeko proiektuaren baldintzak aztertzeko. 

Bileran, URAk azaldu du proiektua idazteko lan teknikoek dagoeneko definitu dutela egungo Gabolatseko zubia ordezkatuko duen zubiaren geometria. Laburbilduz, proposatzen den zubi berriak ez du euskarririk izango ibilguan, eta taularen oinarria egungo taularekiko 53 cm altxatuko da.

Horrela, Gabolatseko zubi berriari esker, ur-laminaren goratasuna nabarmen murriztuko da uraldietan. Zehazki, Gabolats zubia ordezteak 50 urteko errepikatze-denborako uralditik — Soraluzerako zehaztutako defentsa-helburua — zubiaren eta Malmero presa txikiaren arteko tartean dauden etxebizitzetara defendatzea lortu zuen. 

Soraluzeko alkate Iker Aldazabalek adierazi du “zubi berriak izango duen zabalera medio (5 metro) ibilgailuen eta oinezkoen joan etorriak segurtasunez egiteko aukera emango duela”. Bestetik gaineratu du, “zubiaren alboan dagoen SAPAko pabiloiaren zahar berritze lanekin batera degradatuta dagoen eremua birgaitzeko aurrerapauso garrantzitsua suposatuko du”-ela proiektu honek. 

Deba ibaia oso eraldatuta dago Soraluzeko hiri-eremuaren barruan. Ibilgua bideratuta dago trazaduraren zatirik handienean, eta hiri-bilbeko eraikinak oso distantzia txikira daude, batzuetan ibaiertzarekiko inolako atzerapenik gabe. Egoera hori larriagotu egiten da ibilguan hainbat oztopo daudelako eta, ondorioz, ur-lamina hazarazten delako. Oztopo horiek hurrengo irudian dauden zubiek eta presa txikiek osatzen dituzte. 

Hori dela eta, Soraluzeko (Gipuzkoa) herrigunea ES017-GIP-DEB-06 (Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana, 2022-2027 ziklorako) Uholde Arrisku Handiko Eremuan (UAHE) sartu da, Deba ibaiak herri horretatik igarotzen den tartean. Urak har dezakeen azalera nahiko txikia bada ere, eremu osoan elementu kalteberak daude, batez ere etxebizitzak; beraz, aurreikus daitezkeen kalte estatistikoak esanguratsuak dira (1,6 M €/ urte), baita eragindako biztanleria ere (209 biz/urte).

 
Bilatu URAn