Amezketak eta URAk bilera egin dute gaur udalerriko saneamendua hobetzeko eta Zumadiko Eskolaren inguruan uholdeek eragindako kalteberatasuna murrizteko proiektuen egoera aztertzeko. Horri dagokionez:
Udalak Eskolaren kalteberatasuna murrizteko hainbat neurri aztertu ditu, eta eraikinen egungo erabileretan aldaketak egitea proposatu du, segurtasuna areagotzen duten beste neurri batzuez gain.
Aldi berean, Amezketako saneamenduaren bigarren fasearen egutegia zehazteko beharraz hitz egin da, Amezketako Ugarte auzotik Alegiaraino, egungo azpiegitura-fase horrek etxebizitza edo jarduera ekonomiko berrien garapena baldintzatzen baitu.
Behin betiko konponbideak beste erakunde publiko batzuen parte-hartzea ekarriko badu ere, gaur aldi baterako irtenbideak aztertu dira, saneamendua hobetzeko, eta hirigintza-garapen horietako hondakin-uren tratamendu egokia bermatzeko.

