Joan edukira
  1. Ba al zenekien Jabari Publikoa eta ibai edota itsas eremuak lehentasuna duten es...

Ba al zenekien Jabari Publikoa eta ibai edota itsas eremuak lehentasuna duten esparru publikoak izan behar dira.

 Jabari Publikoa eta ibai edota itsas eremuak lehentasuna duten esparru publikoak dira.

Uraren politikaren erronken artean dago Jabari Publikoa eta ibai edota itsas eremuak lehentasuna duten esparru publiko bezala ikustea, eta, ondorioz, guztion artean babestu beharrekoak.

Horretarako ez da soilik administrazio hidraulikoa mugak jarri behar dizkiona ibai eremuetan ematen diren presio gero eta handiagoei. Etorkizunera begira, herri moduan, guztiok (administrazio, empresa, herritarrak) errespetatu egin behar dugu Jabari Publikoa, errespetatu ibaiak behar dituen hazteko eremuak , bere forma naturala, ibaietatik ahalik eta gutxien atera eraginkorragoak izanez eta isurketak egoera hoberenean egin ingurunean duen eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

Halaber, barneratu beharko genuke ura babestu behar dugula, ez bakarrik bere biziko garrantzia duen baliabidea delako, baizik eta ingurunean betetzen duen funtzioarengatik. Alegia, uraren politikak ez du soilik uraren kalitate on bat lortu behar gure beharrak hasetzeko. Haratago joan eta gure beharrak eta erabilerak ekosistemek dituzten mugekin uztartzen saiatu behar da. Ekosistemek egoera ekologiko ona mantendu behar dute berezkoa duten animalia eta landaredia komunitatea mantendu ahal izateko; eta, horrekin batera, lurraldearen kudeaketak ibai eta kosta eremuak zaindu behar ditu.

 
    Bilatu URAn