Joan edukira

Uraren Esparru Zuzentarauari begira AZTI-Tecnaliak eginiko ikerketa. 2010

Xehetasunak

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak, Uraren Euskal Agentziaren bitartez, 1994. urtetik aurrera kudeatzen du EAEko Trantsizio eta Kostaldeko uren egoera ekologikoaren jarraipen sarea, eta AZTI Fundazioaren eskuetan egon da sare horren gauzatzea bere hasieratik.

Jarduera horrek ikerketa ildo baten abianpuntu izan zen eta lan horri esker lortu da: hainbat baliabide metodologiko garatzea, elementu fisiko-kimiko eta biologikoen bitartez egoera ekologikoa zehaztu ahal izateko; eta itsas-ingurunearen kalitatea neurtzeko moduak integratzea.

Agiri honetan biltzen dira sare horren barruan (edo horren harira) sortutako argitalpenak, AZTI fundazioaren eskutik edo mundo osoko beste lekuetako ikerketa zentruekin elkarlanean.

Sortutako argitalpenak ez dira urtearen arabera sailkatu, gaien arabera sailkatu dira, UEZaren aurkezpen orokorretik hasita, presio eta eraginak, oso aldatutako ur masak, eta elementu bakoitzera heldu arte (kimikoa, fisiko-kimikoa, biologikoa), edo elementu guztien integrazioa guztiak ebaluatu ahal izateko.

Bilatu URAn