Joan edukira

Euskadiko estuarioek eutrofizazioarekiko duten sentsibilitatearen inguruko azterlana.

Xehetasunak

Uraren Euskal Agentziaren eta AZTI Fundazioaren arteko hitzarmenari esker egindako lanen artean Euskadiko estuarioek eutrofizazioarekiko duten sentsibilitatearen inguruko azterlana dago, 2017. urtean egindakoa. Azterlan hori aldian-aldian EAEko kostaldeko inguru kalteberak izendatzen dituen deklarazioa berrikusteko beharretik sortzen da, indarrean dagoen araudiari jarraiki.

Aztelan honetan bakarrik Euskadiko estuario eta trantsizio masen eutrofizazio arriskua ebaluatzen da, aurretik inguru kalteberak izendatzeko egindako txostenetan ondorioztatu ahal izan baitzen Euskadiko itsas urek eutrofizazioarekiko duten suszeptibilitatea oso baxua zela, orokorrean klorofila pilaketa txikiak aurkeztuz eta oxigenazio baldintza onak. 

Euskadiko estuarioek eutrofizazioarekiko duten sentsibilitatearen inguruko azterlana (PDF, 5 MB, Gaztelaniaz)

Bilatu URAn