Euskadi.eus
  1. Erakusketa: Zadorraren oroimena erakusketa Elorrion

Erakusketa: Zadorraren oroimena erakusketa Elorrion

Zadorraren Oroimena erakusketa

Ura protagonista dela, Elorrion, maiatz osoan zehar, Zadorraren oroimenak argazki erakusketa eta Urak aske: presak kendu, ibaiak berreskuratu dokumentalaren proiekzioa egongo dira ikusgai Iturri Kultur Etxean. Bi lanak doan ikusi ahal izango dira 9:30etatik 20:00etara Iturri Kultur Etxean.

Zadorraren oroimenak Zadorra ibaiaren 52 argazki biltzen dituen erakusketa da; horietatik 26 joan den mendeko berrogeita hamarreko hamarkadako argazkiak dira eta Gerardo Lópezde Guereñu dokumentu-funtsaren parte dira, Arabako Lurralde Historikoko Artxiboak lagata. Beste hogeita seiak gaur egungo argazkiak dira, plano beretik Mikel Arrazola argazkilariak hartutakoak, eta azken 65 urteetan Zadorra ibaiaren ibai-paisaian izandako aldaketak bistaratzea dute helburu.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Ekitaldi-mota:
Erakusketak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Iturri Kultur etxea
Elizburu Kalea, 18
48230   elorriobizkaia
    Bilatu URAn