Joan edukira

    Eragindako erabiltzaileentzako inplikazioak

    Erakunde hornitzaile baten bidez kontsumitzen den ura:

    • Uraren erabiltzaileak faktura bat jasoko du, eta hor kanonaren lerroa sartuko da kontsumoaren xehetasun guztiekin, mota eta kuota.

    Ibai, putzu, iturburu edo euri-uren aprobetxamendutik hartutako ura kontsumitzen bada:

    • Ur-aprobetxamenduaren titularrak hasierako adierazpena aurkeztu beharko du (URA 200 eredua). 22. artikulua
      • Hasierako adierazpena Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko da 2009ko ekaina baino lehen.
      • Hasierako adierazpena Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko da, aprobetxamendua hasten denetik hasita hilabeteko epean.
    • Kontagailurik izan ezean, zenbatespen objektiboa eskatu beharko da URA 400 eredua erabilita.

    • Autokitapenak (23. artikulua).
      • Zergadunek urtarrilean aurkeztu beharko dituzte Uraren Euskal Agentzian, aurreko urtean kontsumitu edo erabilitako ur-bolumenei dagozkien uraren kanonaren autokitapenak.
    • Diru-sarrera (24. artikulua.)
      • Autokitapenak aurkezteko unean sartu beharko dituzte zenbatekoak zergadunek, uraren kanonaren izenean.