Joan edukira
  1. Kantauri Ekialdeko 2022-2027 Plan Hidrologikoaren berrikuspenaren parte hartze p...

Kantauri Ekialdeko 2022-2027 Plan Hidrologikoaren berrikuspenaren parte hartze publikoa

Proposamen hau ahalik eta dokumentu adostuena izan dadin, Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak parte-hartze eta kontsulta publikoko prozesu bat jarri dute abian. Prozesu horren barruan, herritarren eztabaidarako tailer parte-hartzaileak garatuko dira, lurraldekoak, Plan Hidrologikoak jasotzen dituen alderdiak aztertzeko.

2022-2027 aldirako Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamena (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta publikoaren izapidean dago gaur egun. Izapide hori 2021eko abenduaren 22an amaituko da.

Bigarren tailerra abenduaren 02an izan da, 10:30etatik 13:30etara, Azkuna Zentroa (Alhóndiga). Bastida Aretoa, Arrikibar plaza, 4 - Bilbo

Bestela ere zure ekarpenak eta iradokizunak helaraz diezazkigukezu aipatutako posta elektronikoaren bidez edo www.irekia.eus (leiho berri batean irekitzen da)-eko foroaren bidez.

Web orri honetan herritarren eskura jarriko da tailerren inplementazioari buruzko informazio guztia: gai-zerrenda, laburpenak, partaidetza-prozesuaren itzulerari buruzko azken txostena, eta interesgarriak izan daitezkeen beste dokumentu batzuk.

Agiriak

2022-2027 aldirako Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamena (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta publikoaren izapidean dago gaur egun. Izapide hori 2021eko abenduaren 22an amaituko da.

Proposamen hau ahalik eta dokumentu adostuena izan dadin, Uraren Euskal Agentziak eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak parte-hartze eta kontsulta publikoko prozesu bat jarri dute abian. Prozesu horren barruan, herritarren eztabaidarako tailer parte-hartzaileak garatuko dira, lurraldekoak, Plan Hidrologikoak jasotzen dituen alderdiak aztertzeko.

Lehenengo tailerra azaroaren 25ean izan da, 10:30etatik 13: 30etara, Kursaal Elkargunean (A10 aretoa), Zurriola hiribidea, 1, Donostia.

Web orri honetan herritarren eskura jartzen dugu tailerren inplementazioari buruzko informazio guztia: gai-zerrenda, laburpenak, partaidetza-prozesuaren itzulerari buruzko azken txostena, eta interesgarriak izan daitezkeen beste dokumentu batzuk.

Agiriak

2022-2027 Plan Hidrologikoaren proposamenaren kontsulta publikoa, sei hilabetekoa, 2021eko ekainean hasi zen. Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak 2022-2027 aldirako Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiaren Plan Hidrologikoaren proiektu-proposamena aurkezteko jardunaldia egin zuten. 

Jardunaldi horretan, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoko presidente Manuel Gutierrezek eta Uraren Euskal Agentziako Plangintza eta Lanen zuzendari José Mª Sanz de Galdeanok, zuzendari nagusiaren ordezkari gisa (Plangintza Hidrologikoko Bulegoko buru Tomás Durán Cueva eta Plangintzako arduradun Iñaki Arrate ondoan dituztela), 2022-2027ko Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Espainiako zatiko Plan Hidrologikoaren proiektu-proposamenaren edukia aurkeztuko zuten. Ondoren, galderen txanda egon zen, hizlariek bertaratutakoek planteatutako gaiak argitu ahal izateko.

Eskuragarri daude jardunaldiko materialak

Bideoa

Aurkezpenak