Joan edukira

Abadioko N-634 errepidetik Traapadura industrialdera sartzeko zubi berria eraikitzen hasi da URA

Argitalpen-data: 

Trañapadurako zubi berriaren habeak jartzen
  • Zabalera gutxiko aurreko zubia eraitsi ondoren, orain 20 metroko argia izango duen eta ibilguan zutaberik ez duen zubi berria eraikitzen hasiko da 
  • Obra osoak 1,7 M €-ko aurrekontua du (BEZa barne), eta 2023ko otsailean amaituko da, 9 hilabeteko exekuzioaren ondoren

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Uraren Euskal Agentziak  hasi berri ditu Abadiñoko (Bizkaia) Trañapadura industrialdera N-634 errepidetik sartzeko zubi berriaren habeak jartzeko prozesua.

Lehen zegoen zubia eraistea amaitu zen: industrialdeko enpresa baterako sarbidea ematen zuen, eta zubiaren  ura hustutzeko ahalmena ez zen nahikoa uraldien emarietarako. Orain, 20 metroko argia izango duen zubi berria eraikitzeari ekin zaio. Zubi hori bateragarria izango da Sarria ibaia egokitzeko erabiliko den ibilgu-zabalerarekin, inguruneko uholde-arriskua murrizteko, sekzioa zabalduz.

Beraz, aurretiaz egindako hormigoi aurreatezatuzko 9 habe jarriko dira: 20 metro luze eta metro bateko altuerakoak. Hartara, plataformadun ibilgailu baten bidez garraiatuko dira lanen eremura, eta ertzean kokatutakoa 200 tonako garabi baten bidez banan-banan jarriko dira.

Obra osoaren aurrekontua 1,7M €-koa da (BEZa barne), eta lanak 2023ko otsailean amaitzea aurreikusten da.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.

Oharra Abadiñoko N-634 errepidetik Trañapadura industrialdera sartzeko zubi berria eraikitzen hasi da URA (DOCX, 76 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bilatu URAn