Joan edukira

Foru Aldundiak eta URAk hitzarmen bat sinatu dute, Manzanos hondakin uren araztegi berri batez hornitzeko obrei ekiteko

Argitalpen-data: 

Manzanoseko lanak gauzatzeko hitzarmenaren sinadura
  • Arabako Foru Aldundiak eta Uraren Euskal Agentziak Manzanosen (Araba) saneamendu eta arazketa proiektua gauzatzeko elkarlanean nola jardungo duten arautzen du hitzarmenak 
  • URAk 1,5 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoa hartu du, eta Aldundiak lizitatu eta eraikiko du azpiegitura hidrauliko berria 

Arabako Foru Aldundiak eta URAk hitzarmen berri bat sinatu berri dute, zeinaren bidez arautzen baitira Uraren Euskal Agentziak berak emandako Manzanosen (Araba) saneamendu eta arazketa proiektua gauzatzeko bi erakundeek izango duten lankidetza baldintzak.

Sinatutako testuan oinarrituta, URAk 1,5 milioi euroko inbertsioa egiteko konpromisoa hartu du, eta Foru Aldundia arduratuko da Manzanosko urak arazteko instalazio berria lizitatu eta eraikitzeaz. Instalazio hori iragazki berde bertikalen teknologian oinarrituko da, lotutako kolektore berrien sarearekin batera.

Proposatutako arazketa sistemak, beste elementu batzuen artean, ihiak landatzen ditu. Errizomek eta sustraiek iragazkia aireztatzeko aukera ematen dute, eta arazketan laguntzen dute, eta horri esker, hondakin uren arazketan mantentze kostu txikiagoa izango da eta instalazioa hobeto integratuko da paisaian.

Aldundiaren konpromisoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: jarduketen lizitazioa, kontratazioa eta egikaritzea; obra horiek gauzatzea zuzentzea eta teknikoki ikuskatzea, eta behar diren lursailak lortzea.

Bestalde, URA-Uraren Euskal Agentziak, Manzanosko saneamendu eta arazketa proiektu adostua Arabako Foru Aldundiaren eskura jartzeaz gain, obrak kontratatzeko benetako kostua finantzatuko du, 1,5 milioi eurorekin.

Oharra: Foru Aldundiak eta URAk hitzarmen bat sinatu dute, Manzanos hondakin uren araztegi berri batez hornitzeko obrei ekiteko (DOCX, 85 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bilatu URAn