Joan edukira

Galdakaoko Mercadillo zubia oinezkoentzat eta txirrindularientzat irekiko da gaur

Argitalpen-data: 

Bengoetxeko zubi berrira bisita
  • Bengoetxekoa ere esaten zaion zubi hori egonkortu, zaharberritu eta egokitu egin da Ibaizabali tarte horretan emandako ibilgu-zabalera berrira

Galdakaoko Mercadillo zubia oinezkoen eta txirrindularien zirkulaziorako irekiko da ostiralean Galdakaon, Ibaizabal ibaiaren bi ertzak berriro lotzeko. Lau arkuko zubia, hareharrizkoa, zirkuluerdiko lau ganga, ondo landutako dobelak eta altuera desberdinak ditu: ondare aldetik babestuta dago bere balio historiko eta kulturalagatik, baina oztopo garrantzitsua zen uren jariatze  librerako eta ur-goraldietan, ibaiaren tarte horretako uholdeak areagotzen zituen, emari mardulen ur-lamina hazarazten baitzuen zelako.

Egoera horri aurre egiteko, zubia sendotu egin da, ondarearen ikuspuntutik zaharberritu egin da, eta Ibaizabali tarte horretan emandako ohiko  ibilgu berriaren zabalera berrira egokitu da. Izatez, orain, bere arkuen azpitik  jariatzen duen ibilgua ohiko ibilgu berri bilakatu duenaren pare doa. Lan-jardunaren xede den ibai tartea 1,6 kmkoa da Bengoetxe zubitik  eta Plazakoetxeko zubiaren arterainokoa da.

Hau da, Mercadilloko zubiaren sekzio hidraulikoa handitu egin da, eraikitako ibilguaren zabalera berrira egokituz, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2016ko maiatzaren 24an Euskal Kultura Ondarearen inbentario orokorrean monumentu izendapenaz katalogatutako kultura-elementua babestu eta balioetsi da.

10 hilabete baino gehiagoko jarduketen ondoren, Mercadilloko zubiak Ibaizabalen bi ertzak lotzen ditu berriro, baina jarduketa hasi aurretik ez bezala, oinezkoentzako eta bizikletentzako trafikoarentzat bakarrik.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.

Oharra: Galdakaoko Mercadillo zubia oinezkoentzat eta txirrindularientzat irekiko da gaur (DOCX, 76 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bilatu URAn