Joan edukira

URAk Batan eta Zapardiel ibaien urgoraldiak ijezteko putzuaren 30.000 m lur induskatu ditu

Argitalpen-data: 

Induskatutako baltsa berria
  • Batan eta Zapardielen ur askoko emarietatik metro bat segundoraino ura desbideratzeko, 2.380 metroko lurpeko hodi bat eraikitzeko lanak hiri-bilbean ageriago ikusiko dira datorren astetik aurrera.
  • Armentiako Gaina kalean, zirkulazio-errei bat eta aparkaletzeko plaza-lerro bat okupatuko dira, 30 bat metroko tartean, McDonalds eta Lidl ibaien parean. Makinak eta hesiak Antoniako biribilgunerantz gerturatzen joango dira astez aste.

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Lasarteko legartza  ohietan Batan eta Zapardiel ibaien ur-goraldien emariak ijezteko putzuaren 30.000 m³ lur induskatzen amaitu du. Bertan, 130.551 m³-ko ur-goraldiak ijezteko putzu bat egokitu da, lurraren sakonune bat aprobetxatuz.

Gasteizko hegoaldeko ibaiak deiturikoen uholdeei aurre egiteko proiektuaren mugarri garrantzitsuenetako bat da. Horri esker, Batan eta Zapardiel ibaien ur-goraldiak, aurrena,  ijeztuko dira putzu horretan; hartara, 2.322 m-ko lurpeko hodi baten bidez Ali ibaira bideratzeko, eta, parez pare, emari horiek Krispiñako araztegira iristea saihesteko.

Hala egiaztatu ahal izan dute URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Antonio Aizek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok eta Gasteizko Udaleko Lurralde eta Klimaren Ekintzako zinegotzi Ana Oregik gidatutako udal-ordezkariek, gaur egin dituzten obren bisitan, talde teknikoekin batera.

Putzuaren egokitzapenak 130.551 m³-ko edukiera lortuko du amaitzen denean. Horretarako, Legartza zaharraren materialak induskatu eta baltsa edo urtegia itxiko duen pareta perimetral bat eraikitzen ari da URA (alegia, eustorma bat, putzuaren indusketetatik eta barne hartutako eroanbideetatik datozen materialekin eraikia). Hori dela eta, hondakinak kendu eta lurrak bahetu behar izan dira (balorizazio-planta mugikor baten bidez). Jada, urtegi-ontzi berriaren gehiengoa induskatu da. Hala ere, 9.000 m2 gehiago induskatu behar dira, eta putzuaren perimetro-horma eraikitzen jarraitu behar da, bai eta Batango eta Zapardieleko uren hartuneen eraikuntza-xehetasunak zehaztu ere.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Oharra: URAk Batan eta Zapardiel ibaien urgoraldiak ijezteko putzuaren 30.000 m³ lur induskatu ditu. (DOCX, 98 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Batán Zapardieleko obrei bisita

Bilatu URAn