URA-Uraren Euskal Agentziak, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bilboko Portuko saneamendu-sistema berria eraikiko dute. Sistema horren bidez, gaur egun dauden arazketa-instalazio askoren ordez, kolektore-sare bat eraikiko da portuaren eremu osoan, bertoko industria- eta hondakin-urak Galindoko Hondakin Uren Araztegira (HUAra) eramateko, Bizkaiko Ur Partzuergoak kudeatuta. Horrela, itsasora egingo diren isurketa bakarrak euri-urei eta hozte-urei dagozkienak izango dira, kutsatzeko ahalmen txikia baitute.
URAk, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak saneamendu-sistema berria eraikiko dute, portuko hondakin-urak Galindoko araztegira eramateko
Argitalpen-data:
