Euskadi.eus
  1. URAk eta Laudioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Laudioko hirigunean N...

URAk eta Laudioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Laudioko hirigunean Nerbioi ibaiaren uholdeei aurre egiteko

Argitalpen-data: 

Laudio
  • Bi administrazioek bilera egingo dute auzokideekin, maiatzaren 17an, 18:00etan, Udal Liburutegiko Arraño aretoan, obraren aurreikuspenen berri emateko
  • Proiektatutako obraren aurrekontua 4.700.000 €-koa da, BEZa barne, eta 17 hilabete aurreikusi dira egikaritzeko 

URAk eta Laudioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Laudioko hirigunean Nerbioi ibaiaren uholdeei aurre egiteko lanak abiarazteko. Hitzarmen horren xedea da Nerbioi ibaia, Laudioko herrigunetik igarotzen den tartean, uholdeetatik babesteko proiektuaren obrak gauzatzeko, bi aldeek bete beharreko  baldintzak arautzea. Obren aurrekontua 4.700.000 €-koa da, BEZa barne, eta 17 hilabeteko epea aurreikusi da obrak egiteko. 

Obrek hobekuntza hidraulikoa lortu nahi dute udalerrian,  Nerbioi Laudioko hiri-bilbe trinkoa zeharkatzean, ibaiaren egokitzapen hidraulikoa eginez: 1338 metrotan, Baias kalearen eta Bide Zaharren (Caminos Viejos) kalearen artean, gutxi gorabehera. Ibai-tarte horretan, nahikoa sekzio sortuko da Nerbioi ibaiak 100 urteko errepikatze-denborako uholde-arriskua saihesteko. 

Nerbioi ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektu hau etxebizitzak eraistea saihesteko diseinatu da. Ondorioz, 100 urteko errepikatze-denborako uraldien emariak ibilguan eustsarazteko  behar den sekzio hidraulikoa lortrzeko, ibilgu-ohea beheratu beharko da — batez beste, metro bateko indusketak egingo dira ibilguaren ohantzean —, eta ur gutxiko ibilguaren ahalmena handituko da — euririk egiten ez denean eta ur-goraldirik ez dagoenean ikusten den ohiko ibilgua —. Jarduketa horiek egiteko, etxebizitzen inguruko ertzak sendotu beharko dira. Dauden zubiak mantendu egiten dira, estribuak aldatzen ez direlako eta ahalmen hidrauliko nahikoa dutelako. 

Oharra: URAk eta Laudioko Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Laudioko hirigunean Nerbioi ibaiaren uholdeei aurre egiteko (DOCX, 148 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

    Bilatu URAn