- 850 metrotan: estaldurapetik goraxeago dagoen puntu batetik hasita, errekastoak Cadagua ibaiarekin bat egiten duen punturainoko tartean
- Lanak egiteko proposatutako epea 9 hilabetekoa da, eta 191.000 €-ko lizitazio-aurrekontua du, BEZa barne
Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Alonsotegiko Azordoiaga erreka aire zabalera aterako duen eta uholde-arriskua murriztuko duen obra-proiektua idazteko lizitazioa egin du. 850 metrotako erreka-tarte batean: estaldurapetik goraxeago dagoen puntu batetik hasita, errekastoak Cadagua ibaiarekin bat egiten duen punturainoko tartean. Lanak egiteko 9 hilabeteko epea aurreikusi da, eta 191.000 euroko lizitazio-aurrekontua du, BEZa barne.
Aurretik egindako azterlan hidraulikoetan oinarrituta, Azordoiaga auzoan eman izan diren uholdeen arrazoia zein den egiaztatu da: errekaren urak auzotik lurpetik igarotzeko estalpeko ubidearen sekzio eskasa.