Euskadi.eus
  1. URAk jendaurrean jarri ditu Moreda Arabarako proposatutako saneamendu-sistema et...

URAk jendaurrean jarri ditu Moreda Arabarako proposatutako saneamendu-sistema eta hondakin-uren araztegia

Argitalpen-data: 

Moreda Araba
  • Kolektore-sistema bat egitea aurreikusten da, gaur egungo isurketak Moreda Arabako hondakin-uren araztegi berri batera bideratzeko.

URAk jendaurrean jarri ditu Moreda Arabarako proposatutako saneamendu-sistema eta hondakin-uren araztegia, proiektua behin betiko onartu ahal izateko. Proiektu horrek kolektore-sistema bat egitea aurreikusten du, egungo isurketak Moreda Arabako hondakin-uren araztegi berri batera bideratzeko.

Proiektatutako kolektore-sistemaren helburua da egungo isurketak hondakin-uren araztegi berrira eramatea. Horretarako, kolektoreen bi ardatz osatzea proposatzen da: bata, nukleoa ekialdetik inguratzen duena, eta bestea, mendebaldetik. Hala ere, ez da beharrezkoa izango bi ardatz horiek guztiz berriak izatea; aitzitik, lehendik dagoen sarea ubide-tarte berriekin osatuko da, eta HUArako aurreikusitako lursaileraino luzatuko da.

Oharra: URAk jendaurrean jarri ditu Moreda Arabarako proposatutako saneamendu-sistema eta hondakin-uren araztegia (DOCX, 73 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

    Bilatu URAn