Joan edukira

URAk tamaina handiko makalak moztu ditu Oiongo San Justo parkean

Argitalpen-data: 

Makal eta platanondoen mozketa Oionen
  • Conchaval ibaiaren eta ibaira isurtzen den erreka baten elkargunea lehengoratzeko lanen esparruan 
  • Makalak egoera txarrean daude, erortzeko arriskua dute eta ibaiertzeko tokiko espezieekin ordezkatu behar dira

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak Arabako Oiongo San Justo parkean tamaina handiko makalak, eta itzaleko platanondoak mozten ari da. Era berean, mozketaren ondoren ateratzen diren motzondoen tratamenduan lan egiten ari da, berriz kimatzea saihesteko. Parkeko ingurua prestatzeko lanak dira: datozen asteetan Conchaval ibaiaren eta izenik gabeko ibaiadar baten elkargunea lehengoratzeko lanak abiarazi ahal izateko.

Jarduketa osoak 83.700 €-ko aurrekontua du, BEZa barne, eta lau asteko egikaritzea beharko du. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

Oharrak: URAk tamaina handiko makalak moztu ditu Oiongo San Justo parkean (DOCX, 92 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bilatu URAn