Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita dagoenak, Uparanerreketa errekaren ezkerraldeko 60 metroko tarte bat leheneratu du Areatzan (Bizkaia), herriaren hego-mendebaldean, bere garaian urei eusteko eraikitako hormigoizko horma eraitsiz. Horretarako, 27.000 euro inbertitu dira, BEZa barne, eta hilabete bat behar izan da amaitzeko. Helburua: ahal zen neurrian, Uparanerreketa errekaren tarte horretan ezkerraldeko ibai-terraza naturalizatzea eta ibaiertz landaredia gehiago egotea.
URAk Uparanerreketa errekaren 60 metroko tarte bat leheneratu du Areatzan (DOCX, 93 KB)