Euskadi.eus
  1. URAk Urumeako uholdeetatik babesteko obren lehen fasea lizitatu du Akarregi-Ergo...

URAk Urumeako uholdeetatik babesteko obren lehen fasea lizitatu du Akarregi-Ergobia tartean

Argitalpen-data: 

Lan-eremuaren planoa.
  • Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 3,2 M €-koa da, eta kontratua esleitzen denetik 9 hilabeteko egikaritze epea aurreikusi da
  • Urumea ibaian egingo den jarduketa berria da, Astigarragan eta Hernanin uholdeen aurreko segurtasuna nabarmen areagotuko duena, eta lanak bigarren fase batekin osatuko dira

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko obren lehen fasea lizitatu du, AKARREGI-ERGOBIA tartean:  Astigarragan eta Hernanin, uholde natural eta errepikakorren aurrean segurtasuna nabarmen areagotzea xede.

URAk Urumea ibaian planifikatutako jarduera berria da. Duela gutxi Martuteneko zubiaren eta 27 Poligonoaren zubiaren artean (Martutene auzoan) egindako ubidea handitzeko lanak amaitu ondoren. Azken obra hori amaituta, Urumea ibaiaren ur goraldien aurkako defentsarako egindako inbertsio osoa 35 milioi eurokoa da dagoeneko.

Orain, delako ebakidura lehor bat egingo da Akarregi-Ergobia meandroan. Hau da, kanal berri bat eraikiko da, ur goraldi eta emari handiko momentuetan ura bertatik bideratzeko. Modu honetan, uraren laminaren altuera murriztea ahalbidetuko du ur goraldietan (Astigarraga eta Hernanin). Ur-gutxiko sasoietan, ibaia ohiko ibilgutik joango da, eta parke flubial gisa erabili ahalko da.

OharraURAk Urumeako uholdeetatik babesteko obren lehen fasea lizitatu du Akarregi-Ergobia tartean (DOCX, 73 KB)

    Bilatu URAn