Joan edukira

URAk Ziako errekaren saneamendua hobetzeko eta uholdeetatik babesteko lanak azalduko ditu astelehenean Andoainen

Argitalpen-data: 

Ziako errekastoko lanen eremua
  • Bilera irekia egingo da 19: 00etan Andoaingo Udaleko osoko bilkuren aretoan, eta streaming bidez jarraitu ahal izango da (Udalaren youtube kanala)
  • Obraren xedeak: batetik, Oria ibaira heltzen den ondo tratatu gabeko isurketa Oria erdialdeko saneamendu-sarera bideratzea;  bestetik, errekastoaren ur-goraldien errepikapen naturalaren arriskua nabarmen murriztea

Andoaingo Udalak URAko talde teknikoa hartuko du astelehen honetan,  arratsaldeko 19:00etan, herritarrei Ziako errekan uholdeetatik babesteko eta saneamendua hobetzeko proiektua azaltzeko. URAk bi proiektuak idatzi berri ditu, eta jendaurrean jartzeko izapidea bete aurretik, Andoainen azalduko ditu. Elkarrekin egingo diren bi proiektu dira, denbora-fase desberdinetan banatuta:

  • Alde batetik, saneamendu-obrei esker saneamenduko kolektore nagusia eraiki ahal izango da. Kolektore horrek gaur egun Ziako errekastora isurtzen dituzten hiri- eta industria-isurketa guztiak bilduko ditu, eta, azkenik, Oria erdialdeko hodi biltzailetik Adunako araztegira helaraziko dira. Saneamendu-jarduketa Gudarien Hiribidetik (Super Amara supermerkatuko ingurunea) Ama Kandida Etorbidearen erdiraino hedatzen da, eta bertan dagoen sarearekiko konexioa egingo da.
  •  Bestalde, uholdeen aurre egiteko obrei esker, Ziako errekastoan ibilgu berri bat sortuko da Andoaingo udalerriko hiri-bilbetik igarotzean, egungo estalduraren hasieratik – Martin Ugalde kulturgunearen inguruan – Oria ibaian isurtzen den arte. Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER 2021-2027) finantziazioa jasotzen du.

Oharra: URAk Ziako errekaren saneamendua hobetzeko eta uholdeetatik babesteko lanak azalduko ditu astelehenean Andoainen (DOCX, 79 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bilatu URAn