Joan edukira

Zadorra hobetzen jardunaldiak Zadorrako uholdeei aurre egiteko erronkak aztertuko ditu abenduaren 14ean

Argitalpen-data: 

Zadorraren uholdeak
  • URAk Europa Jauregian antolatutako jardunaldia da, Gasteizko uholdeen kudeaketa herritarrei hurbiltzeko
  • Eztabaidetan hainbat alderdi jorratuko dira, hala nola Zadorrako uholdeen kudeaketa, erakundeen arteko lankidetza edota klima-aldaketari egokitzeko erresilientzia-estrategiak

Abenduaren 14ean Gasteizko Europa Jauregian Zadorra Hobetzen jardunaldia egingo da, Estibaliz aretoan. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak antolatu du jardunaldia, Gasteizko uholdeen kudeaketa Arabako hiriburuko herritarrei hurbiltzeko.

Honako hauek landu nahi dira, modu irekian eta parte-hartzailean: batetik, Gasteizen sortzen diren erronkak eta aukerak aztertzea, Zadorrako uholdeen errepikakorrei aurre egiteko jarduketak aintzat hartuta; bestetik, hiriko ibai-espazio esanguratsu bat berreskuratzeko sentsibilitate desberdinak kontrastatzea eta partekatzea;  eta, azkenik, hiri- eta nekazaritza-bilbearekin bizikidetza harmonikoa sustatzea.

URAko zuzendari nagusi Antonio Aizek azaldu duenez, “agenda desberdinekin entzuteko eta kontrastatzeko foro bat sortu nahi dugu, dauden aldagaiak aztertzeko”. Aizen arabera, “uholdeak gero eta errepikakorragoak eta biziagoak izango dira, eta, horretarako, ezinbestekoa da inplikatutako erakundeen eta gizartearen arteko lan bateratu eta koordinatua”. Aizen arabera, “Zadorraren erronka nagusiei erabakitasunez aurre egin behar diegu, ibaiaren goraldiak eragindako arazoak saihesteko, horrek eragin zuzena baitu herritarrengan, mugikortasunean edo lurraldeko eragile ekonomiko nagusienengan”.

Oharra: Zadorra hobetzen jardunaldiak Zadorrako uholdeei aurre egiteko erronkak aztertuko ditu abenduaren 14ean (DOCX, 73 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bilatu URAn