- Proiektua idazteko lizitazioa egin da: 138.545,00 €, BEZa barne.
- URAk ingurunea hidraulikoki egokitzeko egingo duen jardueraren ezaugarriak azaldu nahi izan dira eta bi administrazioen arteko koordinazioa sustatu
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendaria Gordexolako alkatearekin bildu da gaur, La Calzada auzoko Zubieteko zubiaren egokitzapen hidraulikoaren aurreikuspenak aztertzeko. Zubiete zubia hidraulikoki egokitzeko obra-proiektua idazteko lizitazioa egin da, eta bileraren helburua izan da etorkizuneko jarduketaren eraginak murrizteko kontuan hartu beharreko alderdiak ezagutzea eta jarduketa hasi aurretik egin beharreko lanak koordinatzea.
URAk Udalari adierazi dio ahal bezain laster sustatu nahi duela lan hori, eta azpimarratu du komenigarria dela bi erakundeak estu koordinatzea jarduera horri behar bezala ekiteko