- Proiektuaren barruan sartzen dira 0,5 Hm-ko presa bat eraikitzea, banaketa-sarea berritzea, eta edangarri bihurtzeko estazio bat eraikitzea
- Aurreikusitako hasierako aurrekontua 35 milioi euro ingurukoa da
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak bilera bat egin du Gorbeialdeko kuadrillako toki-erakundeetako ordezkariekin, agentziako obra hidraulikoetako talde teknikoaa artean. Bertan azaldu da kuadrillako herrien hornidura berritzeko eta indartzeko proiektua.
Laburbilduz, proiektua honetan datza: 0,5 Hm³-ko presa bat eraikitzea, edangarri bihurtzeko estazio berri bat egitea, eta hiri-horniduraren bermea lortzea ahalbidetuko duten hartuneak eta ur-hodiak berritzea. Alegia, ibaietatik eta iturburuetatik kendutako uraren erabileraren eraginkortasuna hobetzea, eta ur-eskaintza indartzea, aipatutako urtegi hori sortuz.
Proiektua, oro har, 35 milioi euro ingurukoa da. Hala ere, egin ahal izan aurretik, dagokion prozedurari jarraitu beharko dio behin betiko onartu eta ondoren lizitatu arte.
Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantzaketa du