- Jarduketen baterako aurrekontua 700.000 €-koa da, BEZa barne, eta gauzatzeko epea 3 hilabetekoa da
- URAk errekaren lehengoratzea egingo du; Amurriok hondakin-uren kolektorea eta bidegorria
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak eta Amurrioko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, Armuru errekaren 250 metroko tarte bat lehengoratzeko, zein hondakin-uren kolektore bat eta bidegorri bat eraikitzeko.
Armuru errekaren zati hori —Lexarraga eta Etxegoien kaleen artean dagoena— bideratua eta estalita dago, eta errekaren berezko emariak nahiz inguruko etxeetako hondakin-urak bertatik igarotzen dira.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF 2021-2027) finantzatzen du proiektu hori.
Oharra: URAk eta Amurriok hitzarmen bat sinatu dute Armuru erreka lehengoratzeko (DOCX, 171 KB)