Joan edukira

    URAk eta Soraluzek bilera egin dute Gabolatseko zubia ordezkatzeko proiektua aztertzeko

    Argitalpen-data: 

    URAko zuzendaria eta Soraluzeko alkatea talde teknikoarekin lanen eremura bisitan
    • Egungo zubiaren ordez, ibilguan haberik gabeko zubi bat jarrita, uholde-arriskua hobetuko da inguruan 

    Antonio Aiz, URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia, eta Iker Aldazabal, Soraluzeko alkatea, udaletxean bildu dira gaur, Soraluzeko Gabolats zubia ordezkatzeko proiektuaren baldintzak aztertzeko. 

    Bileran, URAk azaldu du proiektua idazteko lan teknikoek dagoeneko definitu dutela egungo Gabolatseko zubia ordezkatuko duen zubiaren geometria. Laburbilduz, proposatzen den zubi berriak ez du euskarririk izango ibilguan, eta taularen oinarria egungo taularekiko 53 cm altxatuko da.

    Horrela, Gabolatseko zubi berriari esker, ur-laminaren goratasuna nabarmen murriztuko da uraldietan. Zehazki, Gabolats zubia ordezteak 50 urteko errepikatze-denborako uralditik — Soraluzerako zehaztutako defentsa-helburua — zubiaren eta Malmero presa txikiaren arteko tartean dauden etxebizitzetara defendatzea lortu zuen. 

    Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER 2021-2027) finantziazioa jasotzen du.

    Oharra: URAk eta Soraluzek bilera egin dute Gabolatseko zubia ordezkatzeko proiektua aztertzeko (DOCX, 752 KB) (leiho berri batean irekitzen da)