Tolosa udalerria Oria ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua
Proiektu honen helburua da Tolosako udalerria uholdeetatik babesteko egin beharreko jardueren definizio osoa egitea. Zehazki, Tolosako alde zaharra eta hirigunea babestu nahi dira 100 urteko errepikatze-denborako uraldietarako. Obra horiek honako jarduketa hauek jasotzen dituzte:
- Nafarroa Hiribideko zubia ordeztea
- Ertzeko barandaren ordez, hormatxo iragazgaitza jarriko da Oria ibaiaren ezkerraldean, Nafarroa Hiribideko zubi berritik ibaian behera, Zerkausiaren Azokarako sarbidea ematen duen oinezkoentzako pasabideraino.
- Hesi mugikorrak ezartzea Zerkausiaren Merkatuan eta ibairako sarbidean, Aramele zubiaren ezkerraldean, ibaian behera.
- Ukitutako zerbitzuak itzultzeko obrak.
Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF 2021-2027) finantzaketa du.
Agiriak
- Memoria (PDF, 6 MB, Gaztelaniaz)
- Eranskinak (ZIP, 126 MB, Gaztelaniaz)
- Planoak (PDF, 45 MB, Gaztelaniaz)
- Eskuliburu teknikoa (PDF, 6 MB, Gaztelaniaz)
- Aurrekontua (PDF, 1 MB, Gaztelaniaz)
- Segurtasun eta osasun azterlana (PDF, 18 MB, Gaztelaniaz)
Geolokalizazioa
Azken aldaketako data: