Jarduera-tresnak
Ur-masen egoeraren balorazioa eta jarraipena URAk egindako lanaren elementu nagusiak dira. Horretarako, informazio-, jarraipen- eta neurketa-sistemak daude, abiapuntuko egoerak diagnostikatzen laguntzeko, hartutako neurrien eragina ezagutzeko edo EAEn jarduten ari diren puntuak geolokalizatuta edukitzeko, besteak beste.
Informazio hori kontsultatu nahi duen edozein pertsona edo erakunde publiko edo pribaturen eskura dago. Jarraian, agentziaren hainbat jarduera-eremutan erabiltzen diren informazio- eta neurketa-sistemak erakusten dira: uholde-arriskuaren kudeaketari buruzkoak, isurketei buruzkoak, ur-harguneei buruzkoak, ur-masek hartzen duten lurraldea aldatu edo okupatzeari buruzkoak, edo mapei eta informazio geografikoari buruzkoak.