Joan edukira

Eutrofizazioa euskal itsas-ingurunean: eragin antropikoa eta fitoplanktonaren gaineko inpaktuak.

Xehetasunak

Uraren Euskal Agentziaren eta AZTI Fundazioaren arteko hitzarmenari esker hainbat lan egin dira. Horien artean honako hau, 2014an eginda.

Txosten honetan itsas ingurunearen eutrofizazioaren sorburu eta eragin batzuk ikertzen dira, euskal kostaldeko plataformaren kasua aztertuz.

1. Alde batetik, kostaldeko eta estuarioetako uretan eutrofizazio arazoa sor dezakeen gizakiaren presioa aztertzen da. Horretarako, lau hurbilketa desberdin hartzen dira kontutan:

? Ur-masen gertuko zonatako indar eragileak (populazio dentsitatea, nekazaritza, industri jarduerak, e.a.);

? Kostaldera isurtzen duten unitate hidrologikoen lurren erabilera;

? Itsasorako mantenugaien isurketen datuak (RID-OSPAR);

? Ur-masetako mantenugaien kontzentrazioen datuak.

2. Azterketa honen bitartez fitoplanktonarentzat erreferentziazko ur-masak edo laginketa-puntuak identifikatu dira, hau da, gutxieneko presiodunak.

3. Azkenik, Uraren Esparru Zuzentaraua jarraiki, trantsizio-uretako (estuarioetako) fitoplanktonaren kalitate biologikoa ebaluatzeko protokolo bat aurkezten da.

    Bilatu URAn