Joan edukira

    Uholde arriskuaren atariko ebaluazioa (U.A.A.E.)

    Uholde arriskuaren atariko ebaluazioa (UAAE) Uholdeen Inguruko Zuzentaraua ezartzeko prozesuaren lehenengo fasea da. Agiri honen helburu nagusia da demarkazioko uholde arriskuaren diagnosi orokorra egitea  eta Uholde-arrisku Handiko Eremuak (UAHE) zehaztea, hain zuzen ere uholde arriskua izateko balizko aukera handia duten eremuak. UAAE agiri garrantzitsua da esparrua mugatzen duelako Uholdeen inguruko Zuzentaraua aplikatzeko hurrengo bi faseentzako.

    2011an hiru EAEn dauden hiru demarkazio hidrografikoen UAAEak egin ziren. Orotara, 94 UAHE zehaztu ziren Uholde arriskua aplikatzeko lehenengo ziklo honetan: 76 UHAE Ekialdeko Kantauriar arroetan eta 18 Ebroko Demarkazio Hidrografikoan (Kantauri Mendebaldeko Demarkazio Hidrografikoan ez dago EAEaren barruan dagoen UAHErik.)

    Uholdeei buruzko Zuzentarauak ezartzen du hura garatzen duten dokumentuak sei urtean behin berrikusi eta eguneratu behar direla, plangintza hidrologikoko sei urteko zikloekin koordinatuta. Hiru barrutietako UAAEak 2018an (bigarren zikloa) eta 2024an (hirugarren zikloa) berrikusi eta eguneratu ziren.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoak bi eremu ditu: Estatuaren eskumeneko erkidego arteko arroena, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren barneko arroen beste eremu bat ditu. Hori dela eta, demarkazio horretako UAAE, Uholdeei buruzko Zuzentaraua garatzen duten gainerako dokumentuak bezala, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak koordinatuta egin eta izapidetzen dute. Jarraian, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren UAAEa osatzen duten hirugarren zikloko dokumentuak erakusten dira:

    Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak (CHC) eta Uraren Euskal Agentziak (URA-Urak), Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko administrazio hidrauliko gisa, hiru hilabetez jendaurrean jarri zuten Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko hirugarren zikloko Uholde Arriskuaren Aurretiazko Ebaluazioari (UAAE) dagokion dokumentazioa. Epe horretan jasotako alegazioak hurrengo txostenean aztertu eta erantzuten dira, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak batera eginda.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoan Uholde Arriskuaren Aurretiazko Ebaluazioa – 3. zikloa – berrikusi eta eguneratzeko kontsulta publikoko prozeduraren emaitzari buruzko azterketa eta ondorioak (Gaztelaniaz). (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

    Kontsulta-fasearen eta azken izapidearen ondoren, hirugarren zikloko UAAEa barrutiaren bi eskumen-eremuetan onartu zen:

    EAEko gainerako lurraldeko UAAEei buruzko informazioa Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren webguneetan kontsulta daiteke.