Joan edukira

Uholde-arriskuaren ebaluazio eta kudeaketa EAEn

 

Uholdeak dira Euskadin historian zehar kalte gehien sortu dituen arrisku naturala; galerak bai materialetan bai bizitzetan. Hori dela-eta, betidanik izan da gai nagusietako bat erkidegoko plangintza hidrologikoan. 

Euskadin indarrean daunde Plan Hidrologikoek  finkatu nahi izan dituzten politikek bi alderdi hauek uztartu nahi izan dituzte: alde batetik, egiturazkoak ez diren neurriak (uholde arrisku mailaren araberako erabileren antolamendua, Informazio Hidrologikoko eta alerta goiztiarrerako sistemak, babes zibilierako neurriak, etab.);  eta, beste alde batetik, egiturazko neurriak bakarrik arriskua duten finkatutako hiriguneetan. Horien artean bere biziko garrantzia duten lehenengo taldekoak, batez ere uholde arriskua duten lur gehiago ez okupatzera bideratuta dauden prebentziorako politikak.

Ikuspuntu hau 2007ko urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentarauak bultzatu eta sustatua da, uholde arriskuen kudeaketa eta ebaluaketari buruzkoa. Zuzentarau horrek ezartzen du Europar Erkidegoko lurraldean esparru komun bat arazo honen analisia egiteko, horren bitartez uholdeetatik giza-osasunerako, ingurumenerako, ondare kulturalerako eta jarduera ekonomikorako eratorritako arriskuak murrizteko asmoz; betiere horien kudeaketarako modu egokian erabiliz honako irizpide hauek: babes soziala, arrazionalitate ekonomikoa eta ingurumenarekiko errespetua. Irizpide horiek UEZ-ak ere partekatzen ditu, Plan Hidrologikoak zehazteko erabiltzen den zuzentaraua, alegia. Hain zuzen ere, 2007/60/EE zuzentarauan, eta estatuko ordenamentu juridikora egoitzen duen uztailaren 9ko 903/2010 Errege dekretuan, uholde arriskuen ebaluaketa eta kudeaketarako,  ezartzen du uholde arriskua kudeatzeko lehenengo planak eta horietatik eratorritako berrikusketak, arroetako plan hidrologikoekin koordinatuta egon beharko dutela.

Halaber, 2007/60/EE Zuzentarauak adierazten du uholde arriskuaren kudeaketarako lehenengo planak eta eratorritako berrikuspenak arroko Plan Hidrologikoekin koordinatutak egon behar dutela

Zuzentarau honen ezarpenak honako faseak bete ditu: