Joan edukira

Hidrologia Plangintza

Uraren Euskal Agentziaren jarduera Europa, estatu eta autonomia mailako arau multzo batek arautzen du.

Legeria horren ondorioz, lurraldeko urak kudeatzeko hainbat tresna daude. Horien artean, nabarmentzekoak dira plan hidrologikoak eta EAEn aplikatu beharreko uholde-arriskuaren kudeaketarako planak, uren arloan planifikatzeko, sustatzeko, baimentzeko, zaintzeko edo zigortzeko esparruak ezartzen dituztenak; Lehorteetarako Plana edo EAEn babes bereziko eremuen erregistroa, non jasotzen baitira, adibidez, giza kontsumorako ura hartzeko eremuak edo habitatak kontserbatzeko interes bereziko eremuak, besteak beste.

Jarraian, agentziaren ekintzaren oinarri diren jarduketa-oinarri nagusiak jasotzen dira: Plangintza Hidrologikoa, Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana, Lehorteetarako Plana eta Eremu babestuen erregistroa.