Joan edukira

URAren jarduera-tresnak: Uholde arriskuaren kudeaketa

Euskadiko arro gehienek erantzun hidrologiko azkarra dute: hau da, arro txikiak dira, orografia handikoak, eta prezipitazioak berehala sortzen du ur-lamina handitzea.

Horretarako, beharrezkoa da urtean zehar informazioa biltzea, arroen portaera ondo ezagutzeko.

Era berean, ur altuetan, beharrezkoa da neurketa- eta iragarpen-tresnak izatea, arroetan alerta hidrologiko goiztiarrak sortzeko, edo zenbait urtegitan (Ullibarri, Urrunaga, Añarbe eta Ibaieder urtegietan, esaterako) jarduteko arauak aldatzeko erabakiak oinarritzeko, ur gehiago edo gutxiago atxiki ahal izateko, ibaian beherako kalteak murrizteko.

  • Iragarpen eta Alerta Hidrologikoen Sistemara UHATE Funtsean, lurraldean dauden kontrol hidrometeorologikoko estazioetatik datorren informazioa denbora errealean kudeatzera, horiek baliozkotu eta prozesatzera eta zeregin horretarako kalibratu diren eredu hidrologikoetan oinarritutako iragarpen hidrologikoak sortzera bideratutako prozesu-multzo batek osatzen du.
  • Informazio Hidrologikorako Sistema Automatikoa SAIH Foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak eta URAk berak ezarritako eta mantendutako estazio-sare zabal eta trinko baten datuetatik abiatuz, prezipitazioari eta emari zirkulatzaileen kontrolari buruzko datuak biltzea bideratzen du.

Azken aldaketako data: