Joan edukira
  1. Ur-erabilerak eta -eskaerak

Ur-erabilerak eta -eskaerak

Ur-erabilerak eta eskaerak

URAk arreta berezia jarri behar du ibaietako ura hainbat erabileratarako hartzen denean, hala nola: biztanleentzako hornidurarako, industria-, nekazaritza- eta abeltzaintza-erabileretarako edo energia elektrikoaren ekoizpenerako, besteak beste.

Azaleko uren egoerari buruzko elementu kritikoenetako bat izan ez arren, arazo bihur daiteke, baldin eta arrotik hartutako kantitateak – zuzenean ibai, urtegi edo iturburuetatik bertatik edo zeharka zundaketen bidez – Emaria uretako eta lurreko ekosistemak mantentzeko nahikoa ez izatea eragiten badu.

Euskadin, Euskadiko lurraldetik kentzen den uraren % 75 inguru uraren hiri-zikloan erabiltzen da. Horregatik, banaketaren eraginkortasuna eta erabilera zaintzen duten neurri guztiek hartzen diren ur-masen egoera hobea eragiten dute.

Zer egiten du URAk?

Alde batetik, uraren hiri-zikloa integratzea eta profesionalizatzea sustatzen du, eta erakunde kudeatzaileekin lankidetza estuan aritzen da, bere helburuak lortzen lagunduz (obra hidraulikoak eraikitzea, jarduerak finantzatzeko laguntzak...). 

Bestalde, lurralde-antolamenduak eta hirigintza-garapen xehatuek hornikuntza unibertsalaren bermea kantitate eta kalitate nahikoan aurreikusten dutela zaintzen du, ura hartzen duten ur-masen egoera hidromorfologiko ona zainduz.

Halaber, emakiden araubidearen bidez, ur-ingurunetik ura hartzeko baldintzak ezartzen dira, ura betetzen den ala ez ikuskatu eta aztertzen da, eta, bete ezean, neurri zuzentzaileak hartzeko eskatzen da.

Aldi berean, emari ekologikoak ur gehien kentzen duten emakidadunekin ituntzea sustatzen da. Ildo horretan, beharrezkoa da pixkanaka ingurumen-emariak txertatzen sakontzea, ustiapen-sistemei oro har eskatzen zaien murrizketa gisa, urteko sasoi bakoitzerako gutxieneko emari bat finkatuz.

Infografia ibaiak ez du urik soberan

Tipología

Euskadiko lurraldetik hartzen den ura herritarrak hornitzeko erabiltzen da gehienbat, hornidura-sareen bidez (etxeko, industriako, nekazaritzako eta abeltzaintzako erabileretarako...).

Era berean, badira beste erabilera batzuk lurraldeko hartuneen bidez asetzen direnak. Adibidez, abeltzaintzarako hornidura eta nekazaritzako ureztapena hartune propioen bidez, edo industria-hornidura hartune propioen bidez.

Kontsumo-erabilera horiez gain (hornidura-sarearen edo zuzeneko bilketa-sarearen bidezko safisfetxak), ura kontsumorako ez diren erabileretarako kenketak daude, eta ura ingurunera itzultzen da egoera aldatu gabe, "Gastatu" gabe. Adibidez, uraren erabilerak energia ekoizteko (aprobetxamendu hidroelektrikoak) eta zentral termikoak hozteko.

Kontuan izan behar da ingurune urtarreko balizko presioa, benetan hornitutako uraz haratago, benetan kendutako urak eragiten duela: hau da, ura hartzetik kontsumo-puntura bitartean gertatzen diren ihes edo kontrolik gabeko guztiak. Batez beste, lurraldetik hartutako uren % 25 inguru ez da iristen kontsumitu behar den punturaino.

Vertidos Tipología

Helburuak

Arro hidrologiko guztietan (lurpeko urak eta akuiferoak barne) uraren eskuragarritasun unibertsalaren bermea behar besteko kantitatean eta kalitatean harmonizatzea lortu nahi da, urteko garai bakoitzerako behar diren ingurumen-emariak errespetatuz. Emari horiek uretako berezko fauna eta florari eustea ahalbideutko dute. Horretarako:

  • Alde batetik, emari ekologikoak zaintzen dira, ezarritako emari ekologikoen jarraipena eta kontrola eginez.
  • Bestetik, hiri-horniduraren bermea zaintzen da, hornidura-sistema handien kalteberatasuna murriztea eta uraren erabilera eraginkorra sustatzen da, eta ur-zerbitzuen antolaketa eta integrazioa hobetzen da.

Nola lan egiten du URAk

Ur hartzeen arloan, plangintza hidrologikoa ur-masen egoera diagnostikatzeaz, jasaten dituzten presioak ezaugarritzeaz, administrazioek eta eragileek egoera ekologiko ona berreskuratzeko eta kontserbatzeko hartu dituzten neurriak finkatzeaz eta lurraldeko uren erabilera baldintzatzen duen araudia finkatzeaz arduratzen da.

Horri dagokionez, EAEko lurraldean eragina duten presio handienak uraren hiri-zikloaren (nagusiki, hirigintza- eta industria-arlokoa) eskariei erantzutea dira, eta bereziki aipatu behar dira hornidura-sistema txikienak eta kalteberenak, batez ere agorraldian. Neurri txikiagoan aipa daitezke kontsumorako ez diren erabilera industrialen presio hidromorfologikoak edo ureztaketarako erauzketak eragindako presioak.

Kantauri Ekialdeko Demarkazioko Plan hidrologikoaren agiriak (leiho berri batean irekitzen da)

Jarraian, EAEko ur-masetan emariak kentzearen presioa geldiaraztea edo murriztea helburu duten izapideak eta kanonak azalduko ditugu.

Tramiteak

Jabari Publiko Hidraulikoaren parte diren ur kontinentalen erabilera pribatibo orok, lurrazalekoak zein lurpekoak izan, emakida bat behar du. Emakida horren helburua da uraren erabilera bateragarri egitea kasuan kasuko ur-masarako plangintza hidrologikoan ezarritako ingurumen-helburuekin. 

Ur hartzeen emakida eskatzeko tramiteak (leiho berri batean irekitzen da)

2021.urtean ur-aprobetxamenduen espedienteak izapidetzen, eta horien jarraipena eta kontrola egiten jardun izan dira 2021. urtean ur-aprobetxamenduen inguruko 78 espediente berri hasi dira eta 84 ebatzi dira. 

Bestalde, epealdi berean 175 erregularizatze-espediente hasi dira titulartasuna aldatu, ezaugarriak aldatu edo aprobetxamendua iraungitzeko: 191 ebatzi dira denetara, ebatzi direnetik, 134 desagertzeei dagozkienak. 

Agentziari ur-aprobetxamenduen inguruan egindako kontsulten ondorioz, 63 espediente abiarazi dira epealdi honetan eta 54 erantzun dira. 

Azkenik, indarreko legegintza-esparruaren barruan, partikularren 17 salaketa jaso dira.

Kanonak

  • Uraren kanona zeharkako zerga ekologikoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko zerga da. Helburua, beste neurri eta jarduketa batzuekin batera, denboran zehar ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea da, portaeren aldaketa sustatuz eta uraren erabileran jokabide desiragarriak eta eraginkorrak bultzatuz.

Uraren Kanona (leiho berri batean irekitzen da)

2021an, 5.564 ikuskapen egin dira guztira (bai jabari publiko hidraulikoan, bai ILZEn), eta horietatik aprobetxamenduekin lotutako 169 ikuskapen.

Ikuskaritza arloko 2021ko gertakari esanguratsunenen txostena (PDF, 484 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Halaber, bideratutako zehapen-prozeduretatik eratorritako ikuskapenak egin dira, eta, oro har, jabari publikoan eta ibilguen polizia-eremuan eta itsas-lehorreko babes-zortasunean antzemandako eraginak erregistratu dira.

Aldi berean, ikuskapen-zerbitzuak honako hauen berri eman du: aprobetxamenduen arloko balizko arau-hausteekin lotutako 10 jarduketa

Jarraian, EAEko barne-arroetan baimendutako kenketak erregistratu, kontrolatu eta jarraitzeko tresnak erakusten dira.

Entrada al visor de concertación de caudales

Emariak hitzartzeko prozesuaemari ekologikoen erregimena ezartzearen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroen eremuan garatzen ari dena, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Entrada al a información del Sistema de control volumétrico

Bolumetria kontrolatzeko sistema: Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetan jabari publiko hidraulikoaren aprobetxamenduei buruzko ur-bolumenak kontrolatzeko sistema horiek arautzen dituen aginduari buruzko informazio guztia, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko apirilaren 24ko Aginduaren bidez.

Azken aldaketako data:

Erlazionatutako edukia