Joan edukira

Lurpeko Uren Zuzentarauaren II. eranskineko substantzietarako erreferentziazko mailak EAEko Lurpeko Ur Masetan ezartzea. 2010eko maiatza

Xehetasunak

;Erreferentziazko maila hauek ezartzeko erabilitako metodologia 18. zk.ko Dokumentu Gidarian oinarrituta dago. Agiri hau Ingurumen Ministerioko Ur Zuzendaritza Nagusiak itzuli zuen, 2009ko martxoan, “Guía sobre el estado de las aguas subterráneas y la evaluación de tendencias” izenburupean. Agiri hori, gainera, “BRIDGE Proiektuan” oinarrituta dago, zeinaren adituen batzordea (honetan, Europar Batasuneko 17 herrialdeko 27 erakundek esku hartzen dute) Europar Batasuneko estatu kide guztientzako metodologia bera garatu eta ezartzen saiatzen ari den, lurpeko uren kalitatezko ingurumen-atalaseak definitze aldera.

Azterlan honek, EAEn lurpeko urak ikertu, ustiatu eta kontrolatzeaz 30 urte luzetan arduratu diren hainbat erakundek egin dituzten analisi-kopuru itzelak baliatu nahi ditu.

Halaber, ur-masa batzuei buruzko informazio gabeziak hauteman nahi dira, LUZ erabat aplikatzeko etorkizunerako jarduketak proposatzearren.

Informazioa bildu, iragazi eta tratatzeko lanak amaitutakoan, ur-masa ezberdinetarako aplikatutako metodologia, erreferentziazko mailak eta atalase-balioak jasotzen dituen txostena idatzi da.

Bilatu URAn