Ura bizia da. Paregabea. Ordezkaezina. Formaz aldatzeko trebea bada ere, beti da baliozkoa. Atzo ozeanoa izan zena, gaur hodeia da. Bihar zuhaitza, ibaia... edota zure gorputzaren zati.

Administrazioak, enpresak, elkarteak, herritarrak... Gure keinuek badute zer esan bizi hori eusteko. Bizia zaintze horretan, ongietorria baita ekarpen oro.

Euskadin, pertsonak, animaliak eta landareak elkarrekin gaude erronka honetan: ibaiak, lakuak, hezeguneak, estuarioak, akuiferoak, kostaldeak... babestea.

Naturala berreskuratzea. Ekosistemak sendatzea.

Ura guztion ondasun bat baita, eta gu guztion beharra baitu.
Eskerrik asko, Ur-Lagunak!

Eskerrik-asko, UR-Lagunak!

Imagen de un grupo de nutrias

UR-Lagunak

Igaraba ibaiertzetan bizi da: kobazulo naturaletan, zuhaixka artean, zuhaitzen sustraietan... Ibilgua aldatu gabe, ekosistema errespetatuz.

Ur-lagun handia da. Gure ibaien zaindari isiletako bat.
Eskerrik asko, Ur-Lagunak!

Recogida de residuos

UR-Lagunak

Uraren balioa bere kostuez haratago doa oso. Horregatik, Euskadin badira, trukean ezer eskatu gabe, kemenez, defendatzen dutenak. Kontzientzia-, jardun- eta itxaropen- emari agortezina da haien konpromisoa. Ura zaintzen, proposamenak egiten, uretan jarduten diren hamaika talde eta boluntario. Ura eskuzabaltasunez zaintzen duten horiek.

Eskerrik asko, Ur-Lagunak!

Alisos

UR-Lagunak

Haltzek gure paisaia sortzen laguntzen dute. Fauna eta ibaiertzak babesten dituzte eta ura sustraiekin iragazten dute.

Isilean defendatzen dute ibaietako bizia. Uraren zaindariak. Ezinbestekoak uraren babeserako.

Eskerrik asko, Ur-Lagunak

Técnico de URA

UR-Lagunak

Urak ez du mugarik. Libre, bizi dario. Euskadin, herritarrek, enpresek, elkarteek eta administrazioek bat egiten dute hura zaintzeko; egunero aztertu, zaindu eta lehengoratzen duten teknikari profesionalak ditugu. Denak ala denak, ur biziaren alde.

Eskerrik asko, Ur-Lagunak!

truchas

UR-Lagunak

Amuarrain arrunta harraparia eta elikagaia da: oreka bera. Enbor, putzu edo landareen artean bizi eta ehizatzen du.

Funtsezkoa da ibaiko bizian: bere osasun onaren seinale.

Uraren babesle naturala, tokiko historiaren eta kulturaren ikur.

Eskerrik asko, Ur-Lagunak!