2022-2027 Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana jarraipena
Uztailaren 9ko 903/2010 Errege Dekretuak, uholde-arriskuak ebaluatu eta kudeatzeari buruzkoa, Uholdeei buruzko Zuzentarauak ezarritako helburuen lorpena ebaluatzeko beharra ezartzen du, Uholde Arriskua Kudeatzeko Planetako neurrien programetan jasotako neurrien jarraipena eginez.
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren UAKPren neurrien programaren edukiaren artean, egiturazkoak ez diren neurriak nabarmentzen dira uholde-arriskuaren kudeaketan duten garrantziagatik, eta, bereziki, lurralde-antolamenduarekin eta uholde-arriskuko eremuetako lurzoruaren erabileren erregulazioarekin zerikusia dutenak, lurrazaleko ur-masen narriadura morfologikoa saihesten laguntzen baitute, hiri-kokaleku berriak masa horietatik behar bezala aldentzen dituztelako.
Aurreikuspen eta Alerta Hidrologikoen Sistemak eta larrialdi-zerbitzuak indartzeak ere garrantzi berezia hartzen dute, lurraldearen kalteberatasuna murriztearen ondorioz arriskua nabarmen arintzen laguntzen baitute.
Azkenik, aipatzekoa da egiturazko neurriek funtsezko elementuak izaten jarraitzen dutela egungo arriskuak nabarmen murrizteko, batez ere arrisku horiek populazio eta ondasun ekonomiko garrantzitsuei eragiten dietenean. URAren lanen agindu taulan honetan , Euskal Autonomia Erkidegoan egiten ari diren egiturazko obren egoera kontsulta daiteke. Obra horietako batzuk UAKPren neurri-programan zehaztuta daude.
Neurrien programan sartutako neurri guztien jarraipena egiteko, UAKPren neurrien ezarpen-maila eta lortutako emaitza nagusiak erakusten dituzten jarraipen-txostenak egin dira.
Agiriak
Azken aldaketako data: