Joan edukira

Isurketa kanona. Lehorretik itsasora

22/1988 legearen 85. Artikuluan arautua geratzen denari jarraiki lehorretik itsasora hondakin-urak isurtzeko kanon bat ordaindu beharko da. Isurketa-kanonaren zergapeko egitatea, lehorretik itsasora isurketak egitean datza. Hori kalkulatzeko isurketak duen kutsadura-karga, kutsadura unitateetan azalduta, biderkatu egingo da unitate horri ematen zaio balioarengatik. Kutsadura-unitate diretzona neurtzeko erabiltzen den baliabidea da, arautua egongo da, eta bere oinarria honako hau izango da: 1000 biztanleen etxeko uren isurketek daramaten kutsadura-karga urte baten barruan. Halaber arautu egingo da nola egin ekibalentzia beste motatako hondakin uren isurketekin. Kutsadura-unitate horren balioa aldatu ahal izango da kosta tarte bakoitzerako, eta itsaso-uren kalitate arauek ezarritakoaren arabera zehaztu eta berraztertu ahal izango da.

459/2013 Dekretua, abenduaren 10ekoa, lehorretik itsasora egiten diren isurketei buruzkoa, lehorretik itsasora egiten diren isurketei dagokien esparru juridikoa osatzera etorri zen, isurketak, itsasadarretara egiten diren isurketak barne hartuta, ikuspegi administratibotik zein ingurumenekotik eta zerga-esparrua eta zehapen-esparrua kontuan hartuta egin behar dela ezarriz.

Dekretu horren bere III Kapituluan eta 14. artikuluan arautzen Lehorretik itsasora egiten diren isurketen kanona

Uraren kanonaren subjektu pasiboak dira, zergadun gisa, indarrean dagoen Tributuen Lege Orokorraren 35.4 artikuluan aipatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, eta erakundeak, isurketa-baimenen pertsona titular gisa zein baimenik gabeko isurketen arduradun bezala, lehorretik itsasora hondakin-uren isurketa egiten dutenean.

Itsasotik lehorrerako isurketek eragindako kutsadura minimizatzera eta Estatuko jurisdikziopeko uren baitan euskal itsasertzari dagozkion uretan ingurumen-helburuak lortzera bideratutako jarduerak finantzatzeko izango da osorik kanona. 

IZAPIDEAK

Lehorretik itsasora isurketak egiteko baimenak ematea

Isurketaren jarraipenerako aukerako protokoloaren barruan daudenentzat lehorretik itsasorako isurketen kanona likidazio-proposamenaren inprimakia (PDF, 179 KB)