Joan edukira

Jabari publikoa erabiltzeagatiko kanona

Jabari publikoa erabiltzeagatiko kanona jabari publiko hidraulikoaren ondasunen erabilera, okupazioa edo ustiaketa zergapetzen du.

Kanona Uren Legearen testu bategina onartzen duen 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 112. artikuluan arautzen da.

Bertan xedatzen denaren arabera zerga-oinarria zehazteko honako egoerak hartuko dira kontuan:

a) Jabari publikoko lurrak okupatzen direnean, lurraren balioa hartuko da kontuan, ondoko lur-eremuak merkatuan duten balioan oinarrituz. Uraren Euskal Agentziak 2015eko abenduaren 17koa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez, lurren balioespenak onartzeari buruzkoa, jabari publiko hidraulikoko ondasunen erabilera-kanona kalkulatzeko xedez. Jabari publikoaren okupazio kanonaren zerga-oinarriaren xedea osatzen duten lurren balioespen hauek onartu ditu:

  • I. mota. Hiri-lurzorua. Balioa: 238,85 euro/m
  • II. mota. Landa-lurzorua: Balioa: 9,59 euro/m

Balioespen horiek urtero eguneratuko dira, kontsumoko prezioen indizearen edo hura ordezten duen indizearen arabera.

b) Jabari publikoa erabiltzen denean, erabileraren balioa edo erabilera horretatik ateratako etekina hartuko da kontuan.

c) Jabari publikoaren aprobetxamenduen kasuan, kontsumitutako materialeen balioa edo aprobetxamendu horrek dakarren onura hartuko da kontuan.

Urteko karga-tasa %5 izango da aurreko ataleko a) eta b) kasuentzako eta 100% c) kasuarentzat zerga-oinarriaren balioa aintzat hartua. Erkidego arteko arroen kasuan kanon hori arroko erakundeak edo Estatuko Zerga Administrazioak bilduko du. Bigarren kasu horretan, Estatuko Zerga-Administraziorako Agentziak Arr Erakundearen bitartez jasoko ditu kudeaketarako beharrezko dituen datu eta erroldak. erregelamendu baten bitartez zehaztuko da informazio hori emateko epe eta moduak. Biltzen dena dagokion Arro-Erakundearen eskuetan jarriko da

Uraren Euskal Agentziaren kasuan hona hemen okupazio kanonaren bilakaera 

Bildutako dirua jabari publikoaren babesera bideratzen da eta ibilguen mantentze zerbitzuak kudeatzen du, ezagutu zerbitzua eta hark aurrera eramandako ekintzak  

Ibilgu-mantentze Zerbitzua