Joan edukira

Ur-emariak neurtzeko estazioen datuak. URA

Uraren Euskal Agentziak eskuragarri jartzen du URAk kudeatzen dituen datuak dituzten ur-emarien estazioen informazio hidrologikoa eskuratzeko tresna hau. Foru Aldundien, Euskalmeten, URAren eta Ur Partzuergoen lurrazaleko urak kontrolatzeko sarean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza duen lurpeko urak kontrolatzeko sarean integratutako estazio jakin batzuk sartzen dira.

Tresna honek eguneko batez besteko emariaren datuak deskargatzeko aukera ematen du, baita hamar minutuko emariarenak ere, eskuragarri badago. Informazioa deskargatzeko bisore geografiko batean oinarritzen da. Bisore horrek bilaketa-aukerak ditu, eta datu horietarako sarbidea errazten duten neurketa-estazioak hautatzen ditu.

Informazio hori berrikusi eta araztu egin da, eta baliteke aurretik beste erakunde batzuek argitaratutako datuetatik aldentzea. Gainera, kontuan hartu behar da datuek zehaztugabetasunak izan ditzaketela edo aldaketak jasan ditzaketela; beraz, Uraren Euskal Agentzia ez da datuen erabileraren erantzule.

Azaleko estazio jakin batzuen emariari buruzko denbora errealeko datuak Euskalmeten webgunean daude eskuragarri (leiho berri batean irekitzen da), eta, gainera, Euskadiko Sare Bateratuari buruzko informazio hidro-meteorologikoa ematen du. Emariari buruzko informazioa emango den puntuen kopurua handitzea aurreikusi da.

Azkenik, Uraren Euskal Agentziak informazio foronomikoko tresna honetan funtzionalitate gehigarriak txertatzen jarraituko du.

Sartu Ur-emariak neurtzeko estazioen bisorera

Azken aldaketako data:

Bilatu URAn