Uholde arriskuaren atariko ebaluazioa (U.A.A.E.)
Uholde arriskuaren atariko ebaluazioa (UAAE) Uholdeen Inguruko Zuzentaraua ezartzeko prozesuaren lehenengo fasea da. Agiri honen helburu nagusia da demarkazioko uholde arriskuaren diagnosi orokorra egitea eta Uholde-arrisku Handiko Eremuak (UAHE) zehaztea, hain zuzen ere uholde arriskua izateko balizko aukera handia duten eremuak. UAAE agiri garrantzitsua da esparrua mugatzen duelako Uholdeen inguruko Zuzentaraua aplikatzeko hurrengo bi faseentzako: Uholde Arriskugarritasun- eta Arriskuaren Mapak eta Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana 2015-2021
2011an hiru EAEn daunden hiru demarkazio hidrografikoen UAAEak egin ziren. Orotara, 94 UAHE zehaztu ziren Uholde arriskua aplikatzeko lehenengo ziklo honetan: 76 UHAE Ekialdeko Kantauriar arroetan eta 18 Ebroko Demarkazio Hidrografikoan (Kantauri Mendebaldeko Demarkazio Hidrografikoan ez dago EAEaren barruan dagoen UHAErik.)
Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren zati handi bat EAEren barruan dago. Hori dela eta esparru honetan Uraren Euskal Agentziak partze hartze aktiboagoa du Kantauriko Konfederazio Hidrografikoarekin batera, esparru honetarako Uholdeen inguruko Zuzentarauak ezartzen dituen agiriak prestatzeko orduan. Eta horregatik ere webgune honek Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren agiri guztiak eskaintzen dira.
EAEko beste esparruei dagozkien UAAEn inguruko informazioa Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren zein Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren webguneetan aurkitu ahal izango da.
Kantauri Ekialdeko Demarkazioko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluazioaren Agiriak
UAAE-ren 2. Zikloa honako agiri hauek osatzen dituzte
- Memoria (PDF, 7 MB, Euskaraz)
- Anexo 1 – Uholde gertakarien erregistroa (PDF, 239 KB, Gaztelaniaz)
- Anexo 2 – UAHE-en kokapenerako gida-mapa (PDF, 519 KB, euskaraz)
- Anexo 3 – UAHE-en fitxak (PDF, 61 MB, Euskaraz)
Kantauriko Konfederazioak eta Uraren Euskal Agentziak, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Administrazio hidraulikoak diren heinean, hiru hilabeteren zehar, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa eguneratu eta berrikusteko kontsulta publikora zabaldu zuten,
Epe hori amaitu ondoren bi erakundeek onartu zuten.
Indarrean dagoen UAHE
Lan horretan sortutako agiriak atal hauek osatzen dituzte:
- Laburpen dokumentua egindako U.A.A.Ea azaltzen duena (PDF, 2 MB)
- U.A.H.E.-en gida planoa (A2) (PDF, 2 MB)
- U.A.H.E.-en afitxak (PDF, 216 MB)
- Uholde arriskuan dauden Kostaldeko zonaldeen baliozpena
Kantauriko Ur Konfederazioak (CHC) eta Uraren Euskal Agentziak (URA), Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Ur Administrazioak diren heinean, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluazioari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa hiru hilabetez kontsulta publikora zabaldu zuten.
Kontsulta publikoaren ondoren, behin betiko agiria bi erakundeetan onartu zen