Joan edukira

    Next generation funtsak URA

    Next funtsen eta suspertze planaren logoak                                                     

    Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailera atxikia dagoen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa den heinean, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen Europako baliabideen onuradun da, honako osagai eta inbertsio-lerro hauetan:

     5. O. Itsasertza eta urbaliabideak zaintzea

    Halaber, URAk beste erakunde batzuk kudeatutako proiektu hauetan ere parte hartzen du

    Salaketen postontzi elektroniko espezifiko bat dago (buzon-mrr@euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da)), Eusko Jaurlaritzak prestatua, MRRrekin finantzatutako jarduketekin lotutako salaketei erantzuteko.

    Informazio gehiago: Next Generation Funtsak Euskadin

    Iruzurraren aurkako Plana

    Iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzea, hatematea eta zuzentzea

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/241 (EB) Erregelamenduak, 2021eko otsailaren 12koak, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoa ezartzen duenak, 22. artikuluan xedatzen du estatu kideen betebeharra dela Europar Batasunaren finantza-interesak babestea, eta neurri egokiak hartzea iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitzeko, hautemateko eta zuzentzeko.

    Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean planteatutako ekimenak gauzatzeko, administrazio publikoek kudeaketa-prozedurak eta kontrol-eredua egokitu behar dituzte. Arintze-neurri batzuk abenduaren 30eko 36/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez ezarri ziren, zeinak Administrazio Publikoa modernizatzeko eta Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana gauzatzeko premiazko neurriak onartzen dituen.

    Gainera, Europako Batzordeko Zerbitzuetarako ordainketa-eskaeren tramitazio eraginkorra errazteko kudeaketa-sistema baten garapenean, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Agindua onartu da, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren kudeaketa-sistema konfiguratzen duena. 6. artikuluan iruzurraren aurkako neurrien plan bat idaztea eskatzen du Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoko (MRR) funtsak kudeatzen dituen erakunde bakoitzarentzat, iruzurra, ustelkeria eta interes-gatazkak prebenitu, hauteman eta zuzentzeko.

    Gobernu Kontseiluak, 2022ko martxoaren 29an, neurrien plan bat onartu du Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren baliabideekin finantzatutako ekimenetarako eskatzen diren betekizunak, iruzurraren aurkako borrokari, interes-gatazkei, finantzaketa bikoitzari eta estatu-laguntzei buruzkoak, eta ingurumenari kalte esanguratsurik ez egitekoak, betetzeko. Plan hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (BEEP) gauzatzerakoan eskatzen da, baita iruzurraren aurkako Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa bere gain hartzen duen Adierazpen Instituzionala betetzeko ere.

    Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2022ko abenduaren 22ko Aginduaren bidez, aldatu egin da iruzurraren aurkako neurrien planaren aplikazio-eremua.

    Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 2ko Aginduaren bidez, aldatu egin da iruzurraren aurkako neurrien planaren 4. apartatua ("Interes-gatazkak saihesteko prozesuak eta tresnak"), X, XI eta XII eranskinak gehitzen dira eta "Arriskuak puntuatzeko tresna"ri (ARACHNE ) buruzko aipamen guztiak ezabatu dira.

    Azken aldaketako data: