Joan edukira

    Saneamendu-sistema kudeatzeko plan integralak egin behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetako hiri-aglomerazioen inbentarioa.

    2023ko irailaren 20an sartu zen indarrean ekainaren 18ko 665/2023 Errege Dekretua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua aldatzen duena (aurrerantzean, JPHE), besteak beste.

    JPHEaren berritasunen artean, 259 bostgarren (“quinquies”) 2 artikuluan ezartzen da isurtzeko baimenen titularrak diren erakundeek Saneamendu Sistema Kudeatzeko Plan Integrala (aurrerantzean, SSKPI) egin behar dutela, adierazitako hiri-aglomerazioetan.

    Jabari Publiko Hidraulikoaren Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera, SSKPI-ak egin behar dituzten hiri-aglomerazioen inbentarioa egingo zuten organo eskudunek, gehienez ere urtebeteko epean, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretua indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

    Xedapen horren arabera, Uraren Euskal Agentziak eskumena du Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroen inbentarioa egiteko. Horregatik, 2025eko martxoaren 11ko 48 zenbakiko EHAA (PDF, 165 KB) (leiho berri batean irekitzen da)n argitaratutako iragarkiaren bidez, Uraren Euskal Agentziak ezagutzera ematen du Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroetako SSKPI-ak egin behar dituzten hiri-aglomerazioen inbentarioa.

    Informazio publikoari lotutako agiriak:

    Erkidegoen arteko arroetan SSKPIak egin behar dituzten hiri-aglomerazioen inbentarioa.

    Azken aldaketako data: