Joan edukira

    Uholde-arriskuaren kudeaketa Euskadin

    Erriberako merkatua. Bilbo 1983Uholdeak arrisku naturalak dira, historian zehar Euskadin kalte material handienak eta giza bizitzan galera handienak eragin dituena. Gure lurraldean, haran eta estuarioetako eremu hondoek jasan dute presiorik handiena, ez bakarrik hirigintzaren ikuspegitik, baita komunikazio-sareei eta industria-garapenari dagokienez ere. Eremu horien uholde-arriskugarritasunak, lursail horien okupazio historikoarekin batera, eragin du egungo Euskadiko uholde-arriskua, biztanleriaren zati handi bat urpean gera daitezkeen eremuetan baitago gaur egun.

    Euskadin horren garrantzitsua den arrisku natural honen kudeaketa uholde-arriskugarritasunaren ebaluazioari eta kudeaketari buruzko Uholdeen Zuzentaraua (2007/60/CE) betetzean oinarritzen da. Zuzentarau horrek sei urteko zikloetan berritzen diren hiru lan-fase ezartzen ditu, honako helburu hauekin:

    Uholde-arriskua Kudeatzeko Plana

    Uraren Esparru Zuzentaraua eta Uholdeei buruzko Zuzentaraua harreman estua duten bi araudi dira. Bi zuzentarauetatik eratorritako plangintza koordinatua izan behar da, jarduera-ardatzak prebentzio-politika, ur-masen egoera babesteko eta hobetzeko printzipioa eta neurriak diseinatzerakoan kostu-eraginkortasun printzipioaren aplikazioa direlarik. Horrela bakarrik bermatu daiteke bi plangintzetako helburu guztiak lortzen direla.

    Nahiz eta prebentzio-politika on bat, gainerako neurriekin batera, eraginkorra izan uholde-arriskugarritasuna murrizteko, zero arriskua ez dela existitzen onartu behar dugu. Horregatik, funtsezkoa da gure ibaien ur-goraldiekin bizitzen ikastea eta urpean gera daitezkeen eremuen errealitatera egokitzea, eskura dauden tresna guztiak erabiliz fenomeno horien eragin negatiboak ahalik eta gehien murrizteko.

    Azken aldaketako data: