Joan edukira

    Maiz egindako galderak: isurketak

    Isurketa-baimena da administrazio hidraulikoak egiten duen dokumentu bat, jarduera batek ingurune naturalera hondakin-urak isurtzea baimentzeko, betiere bete beharreko baldintza zehatz batzuen arabera. Baimenaren bidez, ziurtatu egiten da isurketa horrek ingurunearen kalitatea arriskuan jartzen ez duela eta isurketa egiten den lekuko ingurumen-helburuak errespetatzen direla.

    Besteak beste, alderdi hauek zehazten dira baimenean:

    • Zer jarduera motak sortzen dituen hondakin-urak.
    • Nola tratatzen diren, isuri aurretik.
    • Non eta nola egiten den isurketa.
    • Pertsona edo erakunde titularrak zer informazio eman behar duen isuritako uraren kantitateari eta kalitateari buruz, eta nola mantendu behar dituen instalazioak.

    Ez. Isurketa-baimena edozein jarduera hasi baino lehen lortu behar da.

    Lizentzia ematen duen udalak egiaztatu beharko du jarduerak isurketa-baimena daukala edo eskuratzeko fasean dagoela.

    Hiri-isurketak komun eta aldageletatik datoz, etxebizitzetatik, urbanizazioetatik, zerbitzuetatik, erakundeetatik eta, oro har, industria-jardueraren presentzia txikia duten hiri-eremuetatik, eta batez ere giza metabolismoak eta etxeko jarduerek sortzen dituzte.

    Hirikoak ez direnak, hau da, industria-isurketak, aldiz, industria- eta ekonomia-jardueretan sortzen dira, jarduera bakoitzaren berezko osaera eta ezaugarriak dituzte, eta tratamendu espezifikoak behar dituzte.

    Lehorrean sortzen diren eta, ondoren, itsasora bideratzen diren isurketak dira, edo trantsizio-eremuetara, hala nola itsasadarretara, estuarioetara eta kostaldeko eremuetara.

    Oro har, debekatuta dago lehorretik itsasora isurketak egitea, berariazko baimenik izan ezean.

    Ez dira lehorretik itsasorako isurketatzat hartzen itsasontzietatik itsasora egiten direnak.

    Isurketak kontrolatzeko kanona tasa bat da, helburutzat duena ingurune hartzailea aztertzea, kontrolatzea, babestea eta hobetzea, eta haren zerga-egitatea jabari publikora isurketak egitea da. Tasa hori ordaindu behar duen subjektu pasiboa isurketa-baimenaren pertsona edo entitate titularra da.

    Kanonaren kalkulua baimen bakoitzean jasotzen da, isurketa-bolumenarekiko proportzionala da, eta, kalkulu hori egiteko, kontuan hartzen dira isurketaren nolakotasuna, ezaugarriak, kutsadura-maila eta ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatea.

    Baimendutako isurketa kutsatzaileei kanon bat ezarriko zaie, karga kutsatzailearen, isurketa egiteko erabilitako eroanbide motaren eta substantzia kutsatzaile jakin batzuen presentziaren arabera.

    Kanonaren zenbatekoa osorik erabiliko da lehorretik itsasora egiten diren isurketen ondoriozko kutsadura murriztea xede duten jarduketak finantzatzeko eta EAEko itsasertzeko uretan ingurumen-helburuak lortzeko.

    Ez. Isurketa-baimen bakoitza bakarra da, eta hor ezartzen dira bete beharreko mugak, abiapuntuko datu batzuk aintzat hartuta: isuri nahi diren hondakin-uren eta ibilgu hartzailearen ezaugarriak, isuritako bolumena, agorraldiko emari espezifikoa, esleitutako kalitate-helburua, etab.

    Lehorretik itsasora egiten diren isurketetan, 459/2013 Dekretuak, I. eranskinean, parametro batzuk eta emisioen gehieneko balio batzuk ezartzen ditu, kostaldeko urak eta trantsiziokoak bereizten dituztenak, eta baimenetan oro har erabiltzen diren mugak dira. Isurketa eragin duen prozesuaren ezaugarrien arabera, beste parametro batzuk ere ezarri ahal izango dira.

    Era berean, Uraren Euskal Agentziak I. eranskinean ezarritakoak baino isurketa-muga txikiagoak ezarri ahal izango ditu isurketa-baimenean, baldin eta, ingurune hartzailerako finkatutako ingurumen-helburuak kontuan hartuta, aldaketa nabarmena eragin badaiteke ingurune horretan.

    Hiri-isurketen edo antzekoen kudeaketan, karga kutsatzailea biztanle-baliokidetan neurtzen da; unitate horrek, hain zuzen, pertsona batek egunean sortutako kutsadura adierazten du. Neurri horri esker, hiri-isurketak beren inpaktu potentzialaren arabera sailka daitezke:

    • 250 biztanle-baliokide arte: neurri hori ohikoa da etxebizitza isolatuetan, urbanizazioetan, landaguneetan edo kokagune txikietan. Isurketa horiek eragin mugatua izan ohi dute, eta, horietarako, baimen-prozedura sinplifikatua eska daiteke.
    • 250 biztanle-baliokide baino gehiago: ohikoa da hiri-aglomerazioetan edo isurketa-bolumen handiko jardueretan. Halako isurketek baimen zehatzagoak eta kontrol tekniko zorrotzagoak behar dituzte ingurune hartzailea babesteko.

    Ur kontinentaletara egindako isurketa guztiek Uraren Euskal Agentziaren baimena behar dute, izan lurrazalekoak zein lurpekoak, baldin eta kutsadura eragin badezakete.

    Honako hauek, aldiz, ez dute baimenik behar:

    • Kolektoreei eta saneamendu-sareei konektatutako hondakin-urak (sarearen kudeatzaileak lortu behar du baimena, hau da: udalek, partzuergoek, etab.).
    • Baimendutako kudeatzaileek aldizka husten dituzten andel estankoetan biltegiratutako hondakin-urak.
    • Industria-birzirkulazioa duten isurketak, ingurunera isurtzea ez badakarte.

    Isurketa sortzen duen jardueraren pertsona edo entitate titularrak eskatu behar du baimena.

    Jarduera horien artean sartzen dira hondakin-urak ur kontinentaletara (ibaiak, errekak, akuiferoak, etab.) deskargatzen dituzten industriak, nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiategiak eta instalazio publiko edo pribatuak.

    Zeharkako isurketen kasuan (adibidez, saneamendu-sareen bidezkoak), sarearen kudeatzaileak eskatu behar du baimena (udala, partzuergoa, etab.).

    Uraren Euskal Agentziaren berariazko baimena lortu behar da, jabari publiko hidraulikora isurketa bat egin ahal izateko. Horretarako, hiru izapide-mota daude:

    Isurketei buruzko erantzukizunpeko adierazpena:

    Baldintza hauek bete behar dira:

    • Familia bakarreko etxebizitzak izatea, saneamendu-sare publiko batera konektatzeko aukerarik ez dutenak
    • Hondakin-urei tratamendu-prozesu bat egin behar zaie, putzu septiko baten bidez, edo behar bezala dimentsionatutako dekantazio-digestiorako putzu baten bidez, eta, ondoren, ur horiek etxebizitzaren lurzatiko lurzoruan iragazi behar dira
    • Ez da egon behar ura biltzeko putzurik, iturririk edo iturbururik 50 m-ko erradioan, ezta ur-ibilgurik ere 10 metro baino gutxiagora
    • Isurketa EAEko kantauriar arroetan egin behar da, eta ez Mediterraneoko arroetan

    Isurketa-baimen sinplifikatua.

    Baldintza hauek bete behar dira:

    • Hiri-isurketak edo antzekoak (ez-industrialak) izatea, saneamendu-sistema handiago batera konektatu ezin direnak
    • Karga kutsatzailea 250 biztanle-baliokidetik beherakoa izatea

    Adib.: industria-jarduerarik gabeko herrietan, etxebizitzetan, urbanizazioetan, komunetan eta aldageletan sortutako hondakin-uren antzekoak; industria-instalazioetan sortutako etxeko urak, etab.

    Isurketa-baimena

    Gainerako kasuetan, jabari publiko hidraulikora isurketak egiteko baimena eskatu behar da.

    Lehorretik itsasora egiten diren isurketa guztiek, likidoak zein solidoak izan, Uraren Euskal Agentziaren administrazio-baimena behar dute. Horren barruan sartzen dira itsasadarretara, itsas-lehorreko jabari publikora eta itsas ingurunera egindako isurketak. Baimenaren helburua da honako hauek bermatzea:

    • Ingurune hartzailearen ingurumen-osotasuna.
    • Isurketa-mugak eta ingurumen-kalitatearen arauak betetzea.
    • Isurketa-kanona eta, hala badagokio, Jarraipenerako Aukerako Protokoloa aplikatzea.

    Lehorretik itsas ingurunera isurketak egiteko ardura duen entitateak eskatu behar du baimena. Honako hauek, besteak beste:

    • Itsasadarretara, estuarioetara edo itsasora isurtzen duten industria- edo hiri-instalazioak.
    • Itsaspeko isurbideen edo kostaldeko azpiegituren titularrak.

    Eskaerak bermatu behar du Uraren Euskal Agentziak eta, hala badagokio, kostalde- edo portu-agintaritzek ezarritako ingurumen- eta teknika-baldintzak betetzen direla, baldin eta isurketak itsas-lehorreko jabari publikoari eragiten badio.

    Jabari publiko hidraulikoaren kasuan ez bezala, itsas-lehorreko eremuan isurketa-baimena eskatzea da aukera bakarra, ez baita ordezko prozedurarik aurreikusten indarrean dagoen araudiaren arabera.

    Ez. Baimena emateko oinarri izan ziren ezaugarriak aldatu badira (isurketaren bolumena edo ezaugarriak, tratamendu mota, husteko modua, etab.), baimena berrikusteko eskatu behar duzu.

    Isurketa sortzen duen jardueraren titulartasuna aldatu bada, titulartasuna aldatzeko eskatu beharko duzu.


    Gainera, Uraren Euskal Agentziak kasu hauetan berrikus dezake baimena:

    • Isurketa ingurumen-kalitatearen arau berrietara egokitzeko.
    • Salbuespenezko egoeretan (lehortea edo muturreko baldintza hidrologikoak).
    • Gerora sortutako inguruabarrak baldin badaude, jatorrizko baimena ematea baldintzatzen dutenak.

    Hondakin-uren isurketa sortzen duen jarduera bat pertsona edo entitate batetik beste batera igarotzen denean, edozein dela ere arrazoia (etxebizitza, negozio edo industria-jarduera baten salerosketa, eskualdatzea edo jaraunspena; administrazio publikoen arteko kudeaketa-erantzukizuna eskualdatzea, –adibidez, udal batetik partzuergo batera–).

    Isurketa sortzen duen jardueraren titulartasuna eskuratzen duen pertsonak edo entitateak aurkeztu behar du eskaera. Pertsona edo entitate titular berriak bere gain hartzen ditu isurketa-baimenean jasotako betebehar guztiak.

    Jardueraren titulartasuna aldatzearen ondorioz aldaketaren bat gertatzen bada isurketa-baimena emateko kontuan hartu ziren ezaugarrietan, pertsona edo entitate titular berriak baimena berrikusteko eskatu beharko du.

    Isurketa-baimenaren indarraldia, bai eta bertan agertzen diren epeak ere, baimenean jasota zeuden bezala mantenduko dira.

    Jabari publiko hidraulikora egiten den isurketa bat, lehendik baimenduta zegoena, bertan behar uzten denean edo hala egingo dela aurreikusten denean eskatu behar da baimen hori azkentzeko. Hauek dira isurketa bat bertan behera uzteko arrazoi ohikoenak:

    • Dagoeneko ez dago hondakin-urak sortzen dituen jarduerarik.
    • Urak saneamendu-sare batera konektatu dira. (halakoetan, saneamendu-sarea kudeatzen duen entitateak baimena eman beharko du kolektorera konektatzeko).
    • Hondakin-urak andel estanko batean biltzen dira, eta kudeatzaile baimendu batek aldian-aldian erretiratzen ditu.
    • Ur guztiak barruan birzirkulatzen dira.

    Araztutako hondakin-uren berrerabilpena bi prozeduraren bidez arautzen da:

    • Leheneratutako urak ekoizteko eta hornitzeko baimena
    • Leheneratutako urak aprobetxatzeko emakida

    Leheneratutako uren jatorria araztutako urak dira, dagokion isurketa-baimena dutenak. Leheneratutako urak ekoizteko eta hornitzeko baimenaren pertsona edo entitate titularra leheneratutako uraren ekoizle eta hornitzailetzat hartuko da, ura berak erabiltzeko izan zein hirugarren batek erabiltzeko izan. Titular hori eta isurketa-baimenarena desberdinak izan daitezke.

    Leheneratutako urak ekoizteko eta hornitzeko baimenak ez du horiek erabiltzeko ahalmenik ematen. Horretarako, leheneratutako urak aprobetxatzeko emakida eskatu beharko du azken pertsona edo entitate erabiltzaileak.

    Kasu hauetan ez da beharrezkoa leheneratutako urak ekoizteko eta hornitzeko baimena eskatzea:

    a) Euri-ura eta eremu pribatuan tratatutako ur grisak erabiltzea sistema biltzaileetan jaso aurretik;

    b) drainatze jasangarriko hiri-sistemetan euri-uren jariatze-urak aprobetxatzea;

    c) lurpeko hiri-azpiegituretatik datozen ur freatikoak aprobetxatzea;

    d) ekaitz-tangetan biltegiratutako urak sistema bereizleetan aprobetxatzea;

    e) ureztatzetik datozen ur-itzulerak erabiltzea;

    f) Industria-jarduera bati dagozkion prozesuen barruan, instalaziotik bertatik edo ura tratatzeko eta leheneratzeko estazioetara beretara konektatutako instalazioetatik datozen urak birzirkulatzea. Bai eta, ura tratatzeko estazioaren instalazioetan, leheneratutako ura erabiltzea ere;

    g) eremu pribatuan tratatutako hondakin-urak sistema biltzaileetan bildu aurretik autokontsumorako erabiltzea.