Joan edukira

Zaintza eta lehengoratzea

Zaintza eta lehengoratzea

Ibaietako eta estuarioetako ibarrek presio handia jasaten dute, besteak beste, hiri-erabilerek, industria-erabilerek, komunikabideek, azpiegiturek eta nekazaritza eta abeltzaintzako erabilerek okupatzen dituztelako. Okupazio horrek, gainera, areagotu egiten du biztanleriarentzako arriskua eta hor finkatuta dauden erabilera sentikorrak, uholdeak modu naturalean errepikatzearen arriskuaren eraginpean daudelako, eta uholde-ibarretan hedatu behar direlako.

Era berean, azpiegituren (presak, kanalizazioak, harri-lubetak, estaldurak,...) ondorioz, haien konektibitatea murriztu egiten da, uretako faunaren migrazioa eta ibaiertzetan landare-estalduraren jarraitutasuna zailtzen baitute. Gure lurraldearen ezaugarriek eta biztanleria-dentsitate altuak zuzenean laguntzen dute zentzu horretan.

Zer egiten du URAk?

URAk, lurraldean eskumena duten beste bi administrazio hidraulikoekin lankidetzan, hiru eremutan lantzen du afekzioen kasuistika zabal hori:

Ibaiko eta estuarioko lurraldearen erabilerak ebaluatu, informatu eta baldintzak ezartzen ditu, lurraldearen okupazioa egoera ekologiko onarekin eta pertsonen segurtasunarekin bateragarri egiteko, ur-goraldien errepikapenaren aurrean.

Lurraldean instalatu beharreko erabilerak baimentzeko baldintzak finkatzen ditu, ur-masen egoera ona kontserbatzearekin edo berreskuratzearekin bateragarri egin ahal izateko.

Ibaiak leheneratzea sustatzen du, ibaiak, hezeguneak eta estuarioak jatorrizko forman eta presentzian lehengoratzen laguntzeko.

Infografía Protección y restauración

Tipologia

Artifizializazioa gertatzen da ibarrak eta ibilguak fisikoki aldatuz, honako jarduera hauekin: fluxuaren aldaketak, ubide eta ibaiertzetako oztopoak, habitaten arteko lotura eragozten edo zailtzen dutenak (ibilguan zehar: luzetarakoa; ibilguaren eta ertzen artekoa: horizontala; eta bertikala, ibai-tarteetako estaldurek eragotzia), kanalizazioak, espezie inbaditzaileak, edo habitat (erdi-merkataritzakoak) industria-erabileretarako bihurtzea. Neurri txikiagoan, zenbait laborek, larratze intentsibok edo ibaiertzeko inguruneetan belar-sastrakak kentzeak ere presioa eragiten dute.

Imagen comparación río natural y artificializado

Helburuak

  • Egoera morfologikoaren narriadura geldiaraztea, afekzioa gertatzen den lekuetan, eta, hala badagokio, oraindik presiorik ez duten eremuetan narriadura saihestea.
  • Egungo egoera iraultzea, azaleko ur-masak berreskuratzeko eta lehengoratzeko bidean aurrera egiteko.
Ildo horretan, ekosistemen baldintza morfologikoen hobekuntza bateragarria izan behar da ur-goraldien eraginpean dauden pertsonen eta ondasunen babesarekin. Era berean, uholdeen aurkako defentsa-jarduerek ibai-ekosistemetan izan ditzaketen ondorioak behar bezala aurreikusi eta gutxitu behar dira, iraganean izan zuten ingurumen-kostua saihesteko.

Nola lan egiten dut URAk

Plangintza hidrologikoa ur-masen egoera diagnostikatzeaz, jasaten dituzten presioak ezaugarritzeaz, administrazioek eta eragileek egoera ekologiko ona berreskuratzeko eta kontserbatzeko hartu dituzten neurriak finkatzeaz eta lurraldeko uren erabilera baldintzatzen duen araudia finkatzeaz arduratzen da. Baita ur-masen okupazioari eta artifizializazioari dagokionez ere.

EAEko lurraldean eragina duen presio handienetako bat iraganean hiri-erabilerengatik, azpiegiturengatik edo nekazaritza-erabilerengatik ibaiertzak okupatzea da. Horren ondorioz, eremu okupatu horietan uholdeak prebenitzeko, energia hidraulikoa aprobetxatzeko edo ibaiertzetan higadura-prozesuak saihesteko obrak egin behar izan dira, besteak beste. Babes-eraikinak dira, hala nola harri-lubetak, hormak, bideratzeak, ibilguak zabaltzea, ibai-ibilguen trazadura aldatzea, ibilguak estaltzea... Elementu horiek, oro har, aldaketa nabarmenak eragin dituzte ibaien, hezeguneen eta estuarioen baldintza morfologikoetan.

Kantauri ekialdeko demarkazio hidrografikoaren Plan Hidrologikoaren agiriak (leiho berri batean irekitzen da)

Jarraian, EAEko ibaietako eta estuarioetako ibarretan obren eta instalazioen okupazioaren eta artifizializazioaren presioa geldiaraztea edo murriztea helburu duten izapideak eta kanonak azalduko ditugu.

Tramiteak

Jabari Publiko Hidraulikoko eremuan edo polizia-eremuan egiten den obra edo instalazio orok aurreko nahitaezko baimena behar du. Baimen horren helburua da plangintza hidrologikoan kasuan kasuko ur-masarako ezarritako ingurumen-helburuak lortzea.

Ur-masaren egungo ingurumen-balioen arabera, txostenak edo baimenak eskatzen diren jarduketa eta obretarako baldintzak gehiago edo gutxiago zorrotzak izan daitezke, ingurumen-helburuak betetzeak hala eskatzen duenean.

Lan-baimenak Ur-Jabari Publikoan eta zaintza-aldean 

Lan-baimenen helburu nagusia honakoa da: jabari publikoan edo haren ingurunean (zaintza- eta zortasun-eremuak) lanak eta jardunak egiteko baldintzak ezartzea; hartara, ur-masen narriadura saihesteko, eta horien hobekuntzan ahalegintzeko. Betiere uholde-arriskugarritasuna aintzat hartuta.

2021 urtean lan baimenen inguruko 1394 txosten hasi dira (urbanizazioak, eraikuntzak, landaketak, mozketak eta abar) eta 1408 ebatzi. Gainera, partikularrek, administrazioek edo enpresek egindako 645 kontsultari eman zaie erantzuna, aldez aurretik adierazitako eremuetan egin beharreko jardunen inguruan. Horietatik 587 erantzun dira. Halaber, 67 hirigintza-txosten hasi dituzte, beste administrazio batzuen izapidetzeen barruan egindako eskaerei erantzuteko edo udalek, aldundiek edo sustatzaileek egindako eskaerei erantzuteko eta 85 txosten egin dira. Bestetik partikularren 187 salaketa jaso dira guztira, ustez baimenen baldintzak betetzen ez zirelako edota arau-hausteren bat zegoelako, beste batzuen artean. 2021urtean, nabigaziorako erantzukizun-aitorpena egiteko 88 eskaera erregistratu dira eta Jarduketa txikien gaineko 33 erantzukizunpeko adierazpen. 

Lan-baimenak itsas-lehorreko zortasun-eremuan 

2021 urtean 60 baimen-txosten hasi eta 50 ebatzi dira. Gainera, partikularrek, Administrazioek edo enpresek egindako 86 kontsulta-txosten eta txosten-eskaera hasi eta 70ri erantzuna eman zaie, aldez aurretik adierazitako eremuetan egin beharreko jardunen inguruan.

2021ean, 61 erantzukizunpeko adierazpen jaso dira, itsas-lehorreko jabari publikoaren babeseko zortasun-eremuko eraikinak edo instalazioak konpontzeko, hobetzeko, finkatzeko eta berritzeko obrak egiteko.

Bestetik, partikularrek egindako 26 salaketa jaso dira guztira, ustez baimenen baldintzak betetzen ez zirelako edo arau-hausteren bat ematen zelako, beste batzuen artean.

Kanonak

Jabari publiko hidraulikoaren okupazioari edo erabilerari okupazio-kanonaren zerga ezartzen zaio, jabari hori babestu eta hobetzeko.

Erabilera kanona (leiho berri batean irekitzen da)

  1. urtean, 2021ko ekitaldiari dagokion okupazio-kanonagatik 527.366 € bilduko direla aurreikusten da.

Uren Ikuskaritza Jabari Publikoaren Kudeaketaren funtsezko zutabea da. Bere funtzioa da Uraren gainerako Erakundeari Jabari Publikoak jasaten dituen presioak jakinaraztea, ur-masen gaineko inpaktuak murriztera bideratutako landa-neurriak hartzea eta izapidetzen diren baimenetan eta emakidetan ezartzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzea.

2021an, programatutako 5.564 ikuskapen egin dira guztira (bai jabari publiko hidraulikoan, bai ILZEn), eta horietatik 2.229 obrak izapidetzearekin lotutako ikuskapenak izan dira, 

Aldi berean, ikuskapen-zerbitzuak honako hauen berri eman du: obren arloko balizko arau-hausteekin lotutako 320 jarduketa.

Ikuskaritza arloko 2021ko gertakari esanguratsunenen txostena (PDF, 484 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Jarraian, Uraren Euskal Agentziak EAEko lurraldean egiten dituen ibilguak lehengoratzeko eta mantentzeko lanen kudeaketari buruzko informazioa erakusten da.

Lan horien lehentasunezko helburuak erriberako basoaren konektibitatea berreskuratzea eta ibilguak mugatzen dituzten eta habitaten arteko konektibitatea zailtzen duten erabiltzen ez diren azpiegiturak pixkanaka ezabatzea dira.

Hala ere, tokiko erakundeei eta ibaiertzeko biztanleei ere laguntzen zaie ibilguetan eta ibaiertzetan.

Europako proiektu bat da eta haren helburu nagusia da Bizkaiko golkoan itsasoratzen diren ibaien eta ibaiadarren ibai-ekosistemari lotutako espezie eta habitaten kontserbazio-egoera hobetzea Natura 2000 Sareko 15 babesgunetan, betiere Nafarroa, Gipuzkoa eta Akitania eskualdeen artean partekaturiko 5 ibai-arrotan Lifekantauribai

Azken aldaketako data:

Erlazionatutako edukia