Joan edukira

    Uren Erregistro Nagusia

    Uren Erregistro Nagusia bakarra da Euskal Autonomia Erkidego mailan eta Uraren Euskal Agentziak kudeatzen du. Funtsean azpiegitura informatiko bat da ahalbidetzen duena aprobetxamenduen inguruko informazioa antolatzea eta bertan egindako inskripzioen ziurtagiriak ematea. 

    Erregistroan sartuko dira hala ur-emakidak, nola baimendutako aldaketak, baimenak, zehapenak edota ekainaren 23ko 1/2006 legean araututakoa beste edozein aprobetxamendu, erabilera edo ekintza. 

    Araudia

    • 1/2006 LEGEAekainaren 23koa, Urarena. 
    • 849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duena, Urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen (1986-04-30eko BOE) atarikoa eta I., IV., V., VI. eta VII. tituluak garatuz.
    • 670/2013 Errege Dekretua, irailaren 6koa, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua aldatzen duena uren erregistroaren eta jabari publiko hidraulikoari egindako kalteak baloratzeko irizpideen arloan.