
- Aktualitatea

Uraren arloko aktualitatea
Murgildu zaitez uraren arloako azken informazietan orri honen bidez. Bertan, material motaren arabera (albisteak, erreportajeak, komunikazio-kanpainak) eta gaiaren arabera (uholde-arriskuaren kudeaketa, leheneratzea eta kontserbazioa, isurketen kudeaketa) antolatutako materialak aurkituko dituzu.
-
Beasain Oriako uholdeetatik babesteko proiektua jendaurrean jarri da Aurreikusitako jarduerak Beasaingo Jose Miguel Iturrioz eta Ezkiaga kaleen inguruan egingo dira. Aurreikusitako egikaritze-epea 18 hilabetekoa da obra hasten denetik, eta lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 7,1 milioi eurokoa da, BEZa barne.

Gure planetan izotza ez den ur geza guztitik, %96 inguru gure oinen azpian dago, lurpeko ur moduan. Prezipitzaiotik dato, hau da, atmosferatik datorren eta lurraren gainazalean erortzen den euritik, elurretik, elur-uretatik eta kazkabarretatik.

Euskadiko Urak
Euskadiko Urak kontserbazio-egoera onean dagoen ur-ingurune bat izateak duen garrantziaz kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi duen ekimena da. Horretarako, liburuak uraren magia erakusteko argazki-ibilbide bat marrazten du; batzuetan, Lurraren larruazalean zehar ibaiak eta errekak osatuz, eta, beste batzuetan, lurrean infiltratuz, Lurraren erraiak zulatuz edertasun-barrunbe osoak sortuz, ondoren, iturri eta iturburuetatik azaleratzeko, ibaia berriro bilatuz, itsasora iritsi arte jariatzen jarraitzeko, eta, han, berriro hasteko. Eta, hori guztia, ingurune urtar osasuntsu eta osasungarri batek, biodibertsitatearen benetako ihesbideak eta ongizatearen hustubide naturalak, ematen dizkigun zerbitzuak eta onurak balioesteko; ingurumen-jasangarritasunari dagokionez, zaindu eta babestu egin behar ditugu, haren osasunaren mende baitago gurea.
Euskadiko urak URAk egin du, kolaboratzaile sorta zabal baten ekarpenekin: bai Joaquin Araujo naturalista ospetsuarena, argazkiekin batera doazen kontakizunak idazten dituena, bai Mikel Arrázolak, Pedro Odriozolak, Eneko García de Madinabeitiak, Joseba del Villarrek, Íñigo Gómez de Segurak, José María Sanz de Galdeadarrek, Jose Jorge Sanz de Galdeosterrek, José María Pérez Norberto Fuenteren ilustrazio errealistak ahaztu gabe.
2022ko martxoaren 16a
2022ko martxoaren 03a
2021eko abenduaren 26a
2021eko abenduaren 20a
2020 urriaren 21a
2020ko uztailaren 10a
2020ko ekainaren 17a
2020 maiatzaren
2022 martxoaren 01a
2021eko otsailaren 11a
2020ko ekainaren 19a
2020komotsailaren 04a
2020ko urtarrilaren 28a
2018ko abuztuaren 14a
2018 abuztuaren 14a
2017ko urtarrilaren 31a
Uraren Topikoak
Uraren Pertsonaiak
Ur bidexkak
Uraren ondarea
Hidronimia
Kultura eta ura