Hidrologia Plangintza
Uraren arloko plangintzaren helburu orokorrak hiru ildotan sailka daitezke:
- Ur-masen egoera ona lortzea, haien narriadura gehigarria saihestea eta uren kutsadura pixkanaka murriztea.
- Ur-eskaerari erantzutea, hornidura-berme egokiarekin eta erabilera sozial eta ekonomikoen premien araberako kalitatearekin.
- Uholdeen eta lehorteen nahi gabeko ondorioak arintzea.
Euskal Autonomia Erkidegoa plangintza hidrologikoaren arloko hiru eskumen-eremutan banatzen da:
- URAk eskumena du Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik bakarrik iragaten diren arroetan. Arro horiei Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroak esaten zaie, eta Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoaren parte dira.
- Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak autonomia-erkidego bat baino gehiago zeharkatzen duten eta Kantauri itsasoan itsasoratzen diren arroetan du eskumena. Horrek honako ibai hauei eragiten die: Bidasoa, Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal eta Cadagua (Kantauri Ekialdeko erkidegoarteko eremua); eta Aguera eta Karrantza (Kantauri Mendebaldea).
- Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, bestalde, eskumena du erkidego bat baino gehiago zeharkatzen duten eta Ebro ibaian isurtzen diren arroetan, hala nola: Omecillo, Baias, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa ibaietan.
Plangintza hidrologikoaren tresna nagusiak Plan Hidrologikoak, Uholde Arriskua Kudeatzeko Planak eta Lehorteen Plan Bereziak dira. Jarraian, Euskadin dauden planak aurkezten dira.